Nire txokotik

Zu nire ametsean

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2020-03-28 12:55

Gaur gauean nire ametsetan agertu zara. Elkarrekin ohean geunden biok, bion beste lagun batekin batera, baina ohean egon arren ez zen amets erotikoa, hirurak gozo geunden, kontutan, gustura. Ametseko une batean elkarri ezpainetan muxu ematera hurbildu gara, edo ni hurbildu naiz zuri ezpainetan muxu ematera, eta hirugarren lagun hori han egoteagatik edo, masailetan eman diogu elkar muxu. Hirurak gela batean geunden, eta nire bikotekidea inguruan zebilan lanen bat egiten, ni berriz, egiteko neuzkan lanak alde batera utzita nengoen, baina gustura zuen konpainia gozoan. Ez da lehenengo aldia zu...


Aste honetan albiste bi izan dira ingurugiroarekin lotutakoak. Alde batetik jakin dugu aurreko egunetan arnasten dugun airearen kutsadura osasunarentzat kaltegarria den mailatik gora egon dela hainbat lekutan. Errua eguraldiarena nonbait, egun horietan izan den eguraldi beroak eragin omen du. Baina, lasai nago, gure agintariek azkar erreakzionatu eta jarri dute protokolo bat horrelakoak berriro gertatzen direnerako, adibidez debekatu egingo dituzte kanpoan egin beharreko ekintzak, kirola egitea adibidez. Ez dut entzun neurririk hartuko dutenik kutsadura ez sortzeko, edo gutxitzeko; ea zein ...


2013-11-4

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-11-04 15:06

Bai, egun asko pasatu dira azkeneko aldiz blog honetan idatzi nuenetik, egunero zerbait idazteko asmoa aipatu nuen aurrekoetan. Ez naiz hain gaizki ibili, egunero ez, kaleren bat egin dut, baina ia egunero idatzi dut zerbait. Baina ez hemen, paperean baizik, eskuz. Izan ere, idazterakoan, askoz errazago egiten zait koaderno txiki bat hartu eta han zerbait idaztea, ordenagailua piztu eta idaztea baino. Gaur zerbait kontatzera jarrita eguraldia datorkit burura, etenik gabe euria ari duelako, aspaldi ez bezala. Baina ez dakit ba oso aberasgarria izango den hemen idatzitakoaren aurreneko kontua...


2013-10-19

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-10-20 06:50

`Sexpearemente´ deitzen zen atzo gauean ikusitako antzezlana. Ez naiz hasiko kontatzen zer kontatzen zuten antzezlanean; bi hitzetan, antzerkiaren eta kulturaren aldeko obra bat gaur egun kulturaren arloan egiten diren murrizketen aurka. Bertaratutakoei gustatu zitzaiela esango nuke, nire ere bai, baina tira, ez zidan aparteko emoziorik sortu.  Gabaz idatzi nahi dut, oraintxe bukatzen ari den gau honetaz, adibidez. Gure bazterrak iluntzen direnean gizakiak atsedenerako batipat hartzen dugun gauez. Gauaren erdian esnatu naiz, beste askotan bezala eta banekien ez nuela berehala l...


Egunerokoa

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-10-20 06:44

2013ko urriak 18 da gaur, egun arrunta. Gaur erabaki dut egunero zerbait idatzi behar dudala, okurritzen zaidana, nire gogoetaren bat, poesiaren bat, hori egiteko gai baldin banaiz behintzat, anekdotaren bat kntatu edo beste zerbait. Lortuko dudan ez dakit, baina egitea erabaki dut gaur eta gaur bertan hastea. Gaur, 2013ko urriak 18, kooperatibetako langileek lehen aldiz manifestazio bat egin dutenean euren lan postuak defendatzeko. Fagor Electrodomosticos kooperatibakoak lanik gabe geratu dira eta kalera atera dira manifestazioan, sekula ikusi gabea (nik behintzat ez) kooperatiba batean. I...


Futbolean

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-06-10 15:58

Gaztetxoak futbolean ikusi nituen atzo, 10, 11, asko jota 12 urtekoak, futbol eskola desberdinetako taldeak elkarren aurka, neska bakanen bat mutil pila hartan. Futbolean jokatu egiten zuten gehiago edo gutxiago, taktikoki entrenatzaileak aginduta bezala kokatu eta mugitu bai eurak eta baita baloia ere. Ikusten jarrita, hala ere, ez nuen horrelako gozaturik hartzen, gusturago ikusi izan ditut adin horretkao neska-mutikoak futbolean jokatu beharrean jolasten aritzen direnean, eskolako patioko partiduak deitu ditzazkegu, entrenatzaile batek ezarritako taktika baten menpean aritu gabe eurei ok...


Makinak ez du arrankatzen. Mekanikaren misterio txikienak ere ez ditut ezagutzen eta ezin dut asmatu makina martxan jartzen. Izan ere ni letretakoa naiz eta badirudi letretakoak horrelako tramankuluen nola funtzionatzen duten jakiteaz libre gaudela. Arrankatzen ez didan tramankulua zuhaitzen adarrak txikitzeko makina da, trituradora; erabiltzeko oso erraza da, martxan jarri ondoren bere aho handitik adarrak sartu eta kitto. Arazoa da ezin dudala martxan jarri, ezin dudala arrankatu. Motozerra, desbrozadora edo rotabatoreen antzera trituradora hau ere soka bati tira eginda arrankatzen da. Or...


Futbolistak

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2012-01-20 09:39

Futbol zaletasuna, gehiegitan, kirol zaletasuna baino gehiago talde zaletasuna izaten da, futbol talde baten aldeko joera itsua. Eta zer gertatzen zaie zale horiei talde horretako jokalari on bat beste talde batera joan daitekeela zabaltzen denean? Dardarka jartzen dira eta baita zaleen multzo horretan sartzen diren kirol kazetari ugari ere; eta jokalaria taldean geratzeko presio kanpaina hasten da. Azken egunetan Fernando Llorente eta David Zurutuzaren etorkizunari buruz hitz egiten ari da, biek euren egungo taldea utz dezaketela zabaldu denean. Horren aurrean aipatu bi jokalariei galdetu ...


EAJren izenak

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2012-01-17 16:00

EAJ-PNVk buruzagiek alderdiaren gaztelaniazko izena aldatu nahi izan zioten, Partido Nacionalista Vasco deitu ordez, Partido Nacional Vasco; atzerrira begira izena erakargarriago egiteko nonbait. Euskarazko `Jeltzale´ hori aldatzeko asmorik ez zuten azaldu. Azkenean militanteek erabaki gaztelaniazko zuten izena lehen bezala uztea: Partido Nacionalista Vasco. Pasa den asteburuan egin zuen EAJk asanblada eta bertan alderdiaren izenak euskaraz eta gaztelaniaz jartzea gain frantsezez eta ingelesez era jarri zituzten eta bietan National hitza erabili zuten: `Parti National Basque´ frantsezez eta...


Sosegua apurtzen

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2012-01-17 15:11

Azken hilabeteetan goizero jaikitzerakoan beste sosegu batekin entzun ditut eguneko albisteak irratian. Pixkanaka etorri da sosegu hori, ETAk borroka armatuari uko egin arte urratsak eman dituen heinean batetik, eta bestetik, itxura guztietara erabat bidegabeak ziren atxiloketen berriak ere gutxituz joan direlako. Urrian ETAk borroka armatuari uko egin ondoren aurrerantzean sosegu handiagoa izango genuela zirudien, sosegu handiagoa badaukagu baina sosegua apurtzen duten albisteak ere heldu dira tantaka. Azken egunetan ugaritu egin dira gainera: bi atxiloketa kartzela zigorra betetzeko, bia...