Egunerokoa

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-10-20 06:44

2013ko urriak 18 da gaur, egun arrunta. Gaur erabaki dut egunero zerbait idatzi behar dudala, okurritzen zaidana, nire gogoetaren bat, poesiaren bat, hori egiteko gai baldin banaiz behintzat, anekdotaren bat kntatu edo beste zerbait. Lortuko dudan ez dakit, baina egitea erabaki dut gaur eta gaur bertan hastea. Gaur, 2013ko urriak 18, kooperatibetako langileek lehen aldiz manifestazio bat egin dutenean euren lan postuak defendatzeko. Fagor Electrodomosticos kooperatibakoak lanik gabe geratu dira eta kalera atera dira manifestazioan, sekula ikusi gabea (nik behintzat ez) kooperatiba batean. Ixilik egin dute manifestazioa, diferente beste langileen manifestazioetatik. Debagoienan eta Arrasaten, zehatzago, lirika gutxi ekoizten dela irakurri dudan eguna ere bada eta nik ohea Debagoienan eta lurra Goierrin daukadan honek, egutegi moduko hau hasi dut. Orain antzerkia ikustera noa, ostiral gauerako plan ona delakoan, `Sexpereando´ edo antzeko izena daukan antzerki lana ikustera.


Utzi iruzkina: