MIKROANDOSILLOAK 28

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-20 08:29

(Zoriontasuna)

271- Zoriontasuna su artifiziala da.

272- Zoriontasuna segundoen orratzaz neurtzen da.

273- Zoriontasuna sagar harduna da.

274- Benetako zoriontasuna gorringo bateko arrautzan dago.

275- Zoriontasunaren arbolako sagarrentzat ez da grabitate-legea existitzen.

276- Hitz bakar batek segundo batean suntsi dezake urteetan eraikitako zoriontasuna.

277- Ez gaitezen engaina: zoriontasuntzat dugun hori, maiz, etsipena besterik ez da.

278- Zoriontasunak ez du dirurik ematen.

279- Argazki zaharrak zoriontasunaren fosilak dira.

 280- Zure begiradak zoriontasun-transfusioak dira.


Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: