MIKROANDOSILLOAK (2)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-06-30 00:50

11- Mozkorren zotinetan ugaraxoak bizi dira.

12- Esan baliete Egiptoko faraoiei euren inperioa faszikulu bildumagarrietan salduko zela!

13- Zerura joaten bazara (eta ez zara joango), eta nire aita ikusten baduzu (eta ez duzu ikusiko), galdeiozu non utzi zuen aizkora.

14- Akelarreak ere instituzionalizatu ditugu!

15- Zerua konkistatzera abiatu gara, geure burua hondoratu ondoren.

16- Iparrorratz amnesikoak bihurtu gaitugu.

17- Gerezi hura oliba baten hezurra irentsita ito zen.

18- Bizitza soufle inorganiko bat da.

19- Zein da zure azken guraria? Galdera hori hil arte errepikatzea.

20- Azalaren kolorea ardura zitzaion, bihotzak huts egin zion.


Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: