MIKROANDOSILLOAK 16

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-10-08 13:35

151- Estratagema zaharrak, estartagemak.
152- Batzuk, terrorismoaren biktimak; beste batzuk, biktimismoaren terroristak.
153- Kamutsenak izan ohi dira zorrotzenak.
154- Haserre eta gorroto handiek dardarkari hirukoitza beharko lukete.
155- Damutzeak mudatzea balekar!
156-  Tristezia bihotzean kateaturiko hipopotamoa da.
157- Loak hartzea, sugeen aharrausian amiltzea.
158- Olagarro baten besarkadak ere ez lituzke nire penak kontsolatuko.
159- Marinel haiek Ron itsasoan itotzen ziren, gauero.
160- Gizakiak bi obra mota egiten ditu: batzuk horma artean gordetzen dira, Arte Ederretako museo izeneko eraikinetan; beste batzuk (gehienak, erraldoienak) ez dira hormen artean sartzen, eta Arte Zatarretako museo bihurtu den munduan daude barreiaturik.

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: