Krispetak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2016-05-09 18:24
1

Pelikula hasi eta krispetak jateari ekin zion

konpultsiboki.

Pelikula bukatu eta

argiak piztu zituzten.

Krispeta bat kontrako eztarritik sartu zitzaion

eta itotzen ari zen

ez zegoen ezer egiterik.

Aretoa itxi

krispetak saltzeko denda itxi

eta langileak kanporatu zituzten.

Arratoiak jango dituzte

lurrean geratu ziren hondakinak

dio

Artxandako funikularrean dabilen erretretadunak.

Lodinowsky


Utzi iruzkina: