koxkoxero

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-02 21:42

Denok dakigu zer diren kuxkuxeroak: bazter-miatzaileak, beti usnan ari direnak. Gogaikarri galantak! Baina are okerragoak dira begiratze hutsetik ekintzara pasatzen direnak. Bizkaian bada berba bitxi bat horiek deskribatzeko: zazpisuete. Bi esangura ditu: alde batetik, jantxakurra, inoren lepotik bizi dena; bestetik, nonzeberria, sudurluzea. Bigarren esangura hori modu bikainean erretratatzen du zazpisuete berbak: enparauen suetera kuxkuxean sartzeko ohitura lotsabakoa duena kalifikatzen da adjektibo horrekin. Sukaldera bakarrik ez, komuneraino ere sartuko lirateke, kakaginen zelan gabiltzan miatzeko!

 

Hara zelan eraiki dugun gaurko ezberba: kuxkuxero hitzaren esanahia eta antzekotasun formala kontuan izanda. Kuxkuxeroa begiluzea da; koxkoxeroa, berriz, begiratzetik hara doa: muturra sartu behar du nonahi. Eta, jakina, horretarako lehen pausoa norberaren atean kox-kox jotzea da. Ezagutzen dituzue horrelakoak? Bai, ezta?

 

KOXKOXERO: zentzu zabalean, atean kox-kox jotzen duen pertsona (gauzak saltzeko, zerbait eskatzeko…); zentzu txarrenean, norberaren etxera muturra sartzera datorrena (normalean, auzokoa edo senide jasanezinena).

 

Gaur arratsaldean koxkoxero bat etorri zaigu etxera, bibliak saltzera.

 


Utzi iruzkina: