koikildu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-19 16:12

Pertsonen izenetan edo abizenetan oinarrituta, berba berriak asmatu ohi dira. Hona hemen horietako batzuk: kafkatar, kixotetar, dantetar/dantesko, gordiano... Erabilera hori ohikoa da zientziaren esparruan: hamiltondar, lagrangear, laplacear, kartesiar...

 

Bide hori oso interesgarria da hitzak sortzeko, eta, euskaraz ere, sarriago erabili beharko genuke. Guk, gaurko ezberbarako, Koikili Athletic futbol-taldeko jokalariari hartuko diogu izena (maileguan ez bada ere) aditz bat sortzeko.

 

Futbolzaleak bazarete (zale amorratuentzat beste ezberba bat asmatuko dugu: futboljale), jakingo duzue 2011-2012 denboraldiaurrean zer gertatu den Marcelo Bielsaren etorrerarekin: jokalari batzuek beste talde batzuetara joan behar izan dute, eta beste bi (Ocio eta Koikili) baztertuta geratu dira. Taldekideekin aritu beharrean, aparte ibili dira entrenatzen. Bielsaren agindu horri bidegabea iritzita, Koikilik legez kontrako egoera horri aurre egitea erabaki zuen. Eta hara: lortu egin du Bielsaren agindua aldatzea eta taldekideekin batera entrenatzea. Koldartu barik, zer egin du? Oldartu! Erasoa ei da defentsarik onena. Bada, horixe egin du Otxandioko atzelariak: aurrera jo, bidegabekeriari aurre egin. Ausart jokatu. Oilotu beharrean, oilartu. Kikildu barik, koikildu.

 

Beraz, hona hemen gaurko ezberba:

 

KOIKILDU: egoera bidegabe bati edo arazo latz bati aurre egin eta garaile atera.


Utzi iruzkina: