Altxorra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-01 10:20

Altxor-bilatzaileak mapak adierazten zuen lekuan aurkitu zuen altxor lurperatua. Estalkia kendu eta konta ezin ahala urrezko txanpon eta harribitxi aurkitu zituen. Eta, kutxaren hondoan, pergamino idatzi bat, zera zioena:

"Hona iristeko zulo handi bat egin behar izan duzu, hain sakona ze orain ezin zara bertatik irten. Esadazu: eta orain, zertarako balio dizu altxor honek?"

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: