KOLPEAK, GALDERAK ETA KOLPEAK

tortura 1456153132407 Beraien esku dago nire bizitza! | 2014-04-04 11:13
3

Gaurko sarrera honetan, zuen eskaerei erantzuteko, Euskal Herrian emandako kasu erreal baten adibidea jarriko dizuegu.

2001eko irailaren 6an, Guardia Zibilak Gasteizeko Unai Romano Igartua gaztea atxilotu egin zuen ETA banda armatuaren  ustezko kolaborazioagatik. Bost egunen buruan, hau da, irailaren 11ra arte, Romano bakartua egon zen Guardia Zibilen eskuetan.  2008an, Romanok bere kasua Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegira darama, espainiar eskabide judizialetan bere kasua artxibatzeagatik eta amaitutzat jotzeagatik, Kaoesenlared webguneak eta GARA aldizkariak adierazten dutenez.

Bi informazio iturri hauetatik ikusi dezakegunez:

Auzitegiko medikuaren arabera, gazteak bere burua zauritu zuen

2001eko irailaren 7an (Gasteizeko bere atxiloketaren egun baten ostean) Romano kartzelan sartu zuteneko egoeraren proba grafikoak egon arren, epaileak Guardia Zibilek defendatutako bertsioaren alde egiten du, tortura seinalerik ez dagoela eta  bere burua zauritu zuela defendatuz. Are gehiago, “salatzaileak, belarrian kolpatuagatiko salaketa modu objektiboan hartzeko helburuarekin, audiometria txosten faltsua gehitu zuela” ziurtatu zuen epaileak.

Argazkietan eta 2001ean Madrilgo ospitale batean praktikatutako Tomografía Axial Computerizada (TAC) batean seriean agertutako ebaketek gazteak pairatutako lesioen existentzia agerian usten dutenez, magistratuak nabarmentzen du horiek “ez zirela leporatzaileek eragindakoak”, berriz ere Romanok bere burua jo zuelaren teoria defendatuz.

Epailearentzat, “ez dago daturik bere osotasun moralaren aurkako erasoen inguruan”

Aurreko diligentzien txostena ikusi eta gero, Unai Romanoren abokatuek ezeztatutako gora-jotze errekurtso bat aurkeztu zuten. Guardi Zibilen defentsak bere eskari partikularra baita egin zuten ere. Gazte gasteiztarraren kasuaren kenketa eta  “salaketa faltsuagatik, banda armatuan kolaboratzeagatik eta faltsututako delituagatik, delitu jarrai baten egile dela” Audientzia Nazionaleko Heziketa Zentralaren  Auzitegiko Dekanoari igortzea eskatu zuten. Horrez gain, Guardia Zibilen abokatuek gehitu egin zuten “Unai Romano ETAKIDEAK aurkeztutako salaketa, ETAKIDEEK, atxilotuak direnean, jarraitzen duten jokaera protokoloen arabera eginda dagoela”.

Datu hauen eta abarren ondorioz, 2005ean  Madrileko auzitegiaren aurrean txostena baloratzeko egindako aurkezpenean, Romanok honako hau “benetako lotsaizuntzat” jo zuen. “Argazki bat daukagu. Horrela utzi ninduen Guardia Zibil batek, egun eta erdi tortura eta galdeketen artean igaro ostean”, bukatu zuen.

Unai Romano, tortura aurretik eta ondoren

Unai Romano, tortura jasan aurretik eta ondoren.

Berri hau ikusi ondoren, gehitu beharra dugu oraingo honetan Unai Romanoren kasua aipatu dugula baina, poliziak zein Guardia Zibilek aurrera eramandako beste hainbat tortura kasu daude.

Gure berriaren harira itzulita, Otamendik M. (2008) GARA aldizkarian argi utzi zuen, Romanoren argazkia zabaldu eta gero, “ kasua zigor batekin bukatuko zela” uste zutela askok.  “Aitzitik, estatuak beti mekanismoak ditu sekulako gezur profesionalak esateko; estatuak, berriz ere, ezkutatzeko aurpegia izan du”. Modu horretan, Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) kasuaren inguruan egindako irakurketarekin bat etorri zen Otamendi M. (2008), eta adierazi zuen: “tortura estatuaren interesekoa da”, zeinetan interes judizial, poliziak eta politikoek hartzen dute parte.

Azkenik, Aritz Amatriaren (polizien eskutik tortura jasotako beste gazte hau) amak (Isabel Jimenez), polizien inkomunikazio denboraldien zigorgabetasunaren ostean adierazitako esaldi hau hausnartzeko utzi nahi dizuegu: “ hainbeste saldu nahi diguten eraginkortasun polizialak xede bakarra dute: atxilotzea, inkomunikatzea, torturatzea, autoleporatzea”.

Horrenbestez,  zertarako daude legeak eta epaiketak, berez justizia bilatzen duten langileei eta biztanleei Romanoren antzekoak egiten badizkiete?

Zuen interesekoa izango delakoan, bertan la haine webgunean aurkitutako Unai Romanoren testigantza uzten dizuegu.

http://lahaine.org/paisvasco/unai.htm

Horrez gain, Unai Romanok eta Susana Etxerandiok haien kasuak azaltzen dituzten bideoa baita uzten dizuegu ere.

https://www.youtube.com/watch?v=OYmrBL-STSI

Ainitze Fundazuri

Ainitze Fundazuri 2014-04-06 20:47 #1

Aupa neskak!

Torturen gaia aukeraturik, uste dut gaur egun gure gizarte eta testuinguruan gertatzen diren gertakizun basati hauek aipatzekoak direla.

Ez dut ulertzen bizi garen garaian bizita, nola mantendu daitekeen inkomunikazio epe hau. Torturak aurrera eramatea ahalbidetzen duen tresna argi bezala identifikatzen dut. Zergatik eduki behar dute 3 egunez inkomunikaturik pertsona bat? Ezin ahal diote galdeketa egin inkomunikatuta egon gabe? Zergaitik ezin dute beraien konfidantzazko abokatuaren konpainia izan beste kasuetan bezala?

Inkomunikazio epea izan arren ere, beste bide batzuk ikusten ditut egoera hauek ekiditzeko; zergaitik ezin dute inkomunikazio epe hau bideoz grabatu adibidez?

Nik neuk ez dut ulertzen, eta oso tristea iruditzen zait.

Bestalde eta honen harira, Euskal Herriko presoen dispertzio neurria ere guztiz torturatzailea iruditzen zaidala esan behar dut. Familiek urtean milaka kilometro egin behar izaten dituzte presoekin elkartu ahal izateko. Milaka kilometro hauek egitean hainbat istripu eta arazo gertatzen dira, eta honek presoarengan duen eragin psikologikoa ere brutala iruditzen zait, tortura psikologiko argia.

Besterik barik, zorionak blogagatik eta jarraitu horrela.

Ondo segi!

Angharad

Angharad 2014-04-27 17:48 #2

Kaixo!

Egun batzuk pasa dira jada baina orain dela aste pare bat Ondarruko Ibon Iparragirreren gurasoak salaketa bat jarri zuten. Izan ere, Ibon Basauriko kartzelan jipoitu zuten. Guzti honek argi adierazten du egun tortura gure herrietan ematen dela, inongo argudiorik gabe.

http://www.naiz.info/es/actualidad/noticia/20140422/funcionarios-agreden-al-preso-ibon-iparragirre-en-la-carcel-de-basauri

Beraien esku dago nire bizitza bloga.

Beraien esku dago nire bizitza bloga. 2014-05-02 18:01 #3

Kaixo!

Aztertu ditugun kasuetan ikusi dezakegu inkomunikazio horren helburua, eta horrekin batera,horrelako hainbat kasu daudela  urtero ikusten duguzenbait hedabideen bitartez; Angharad emandako ekarpenean beste bat aztertu ahal dugu, esate baterako.

Eskerrik asko zuen interesagatik!

Utzi iruzkina: