GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA ETA TORTURAK BERTAN DAUKAN KOKAPENA

tortura 1456153132407 Beraien esku dago nire bizitza! | 2014-02-20 20:51
4

Askatasuna, duintasuna, berdintasuna, besteekiko errespetua, diskriminaziorik ez egitea, tolerantzia, justizia, erantzukizuna… honako hauek elkarri lotutako Giza Eskubideen funtsezko balioak dira, zatiezinak eta elkarri estuki lotuta daudenak, besteen eskubideak norberaren ardura baita direlako ere.

Gizakiok, historian zehar, Giza Eskubideak aztertu egin ditugu, auzi moralekin loturik daudelako edo auzi etikoak finkatzen dituztelako, hau da, ez da nahikoa gizabanakook bizitzea,  baizik eta ondo bizitzea.  Orain aipatu berri dugun bezala, Giza Eskubideak XVII-XIX. mende bitartean jada aztertzen hasi ziren. Garai hartan eskubide naturaltzat hartzen zituzten eta, honako hauek, gizaki izateagatik izan beharrezko eskubideak irudikatzen zituen. 

Horrez gain, mendeetan aurrera egin ahala, hainbat gertaera jaso dira, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala bermatu dutenak:

–          Amerikako Estatu Batuek, haien koloniak lortzeko guda egin zuten eta independentzia eta askatasuna eskatu zuten. Independentziaren aldarrikapena konstituzioaren eragile izan zen.

–    Frantzian, 1789an, Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Aldarrikapena egin zen. Horretarako iraultza bat sortu zuten, konstituzio berria eta estatu berria ekarri zituena. Gainera, estatu berri horretan hiritar guztiak berdinak eta askeak ziren, eta 17 eskubide aitortzen zitzaizkien.

–          Olympe de Gouges, emakumeen eskubide eta askatasuna aldarrikatu zituen, aurretik egindako eskubideen aldarrikapenak gizonezkoentzat soilik zirelako.

–        XIX. mendean esklabotza abolituz joan zen, gizarte eskubideen aldarrikapena egin zen, sufragioaren hedapena eman zen, Nazioarteko giza asistentzia abiarazi zen ( gerran zeuden pertsonentzako eskubideak), Emakumeen eskubideen aldarrikapena hasi zen, etab.

Ikusi dezakegunez, XVII. mendetik hasita aldarrikapen ezberdinak egin dira, Giza Eskubideen sorreran lagundu dutenak. Hala ere, 1945ean Nazio Batuen Erakundea sortu zen, nazio ezberdinek hitz egiteko asanblada bat izateko, aurretik sortutako bi gerra mundialen sarraskia zela eta. Erakunde hau sortu  eta hiru urte geroago, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zen. Dokumentuaren egileetako bat René Cassin baionarra izan zen

Giza Eskubideen barnean, lehen aipatu dugun lez, balio ezberdinak daude, zeinen artean 5. Artikuluan agertzen den bat azpimarratu dezakegu: Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.  Bosgarren atal honetan agertzen den esaldi honek torturari egiten dio erreferentzia eta honako hau izango da, hain zuzen ere, gure blog-aren gai orokorra.

Gure bost kideko taldean gaia aukeratu dugu, batik bat, munduan barrena dauden tortura kasuak edo egoerak ezagutarazteko eta torturari buruzko kontzientzia pizteko helburuarekin.

Tortura betidanik egon den praktika da. Izan ere Antzinako Grezian torturako lehenengoko kasuak emanak ziren jada baina, benetan ba al dakigu zer den tortura?

Torturari buruzko definizio asko aurkitu ditzakegu, batik bat, historian zehar torturari buruzko iritzia aldatu delako. Adibide bat ematearren, Erromatar Ulpiano batek esan zuen tortura, “egia lortzeko gorputzean egiten den bortizkeria” zela. Ildo berean, XVII. mendean torturari buruzko definizioa moldatu egin zuten, tortura aurrera eramateko epaile baten legitimazioa beharrezkoa zela gehituz. Dena dela, gaur egun torturari buruz eman dezakegu definizio orokorra honako hau da:

“Nazioarteko legeen bidez zorrozki debekatuta dagoen eta Giza eskubideen bortxakeria da. Izan ere, askatasun politikoei eta zibilei eraso egiten die. Hori dela eta, ONU edo Nazio Batuek tratatutako lehengo auzietarikoa izan zen”.

Gure ustez tortura indarkeriazko praktika onartezina  da. Hainbat giza eskubide zapaltzen ditu eta, horrez gain, ekintza ezmorala iruditzen zaigu.

Honako hau soilik aurrerapen bat da, oraindik hainbat gauza aurkeztu eta salatuko  dizkizuegu.

Mila esker zuen arretagatik, eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

karmele

karmele 2014-03-26 15:40 #1

<p>Sarrera honetan Domicio Ulpianori buruz ari zarete edo besteren bat duzue buruan?</p>

Beraien esku dago nire bizitza bloga

Beraien esku dago nire bizitza bloga 2014-05-01 16:20 #2

Beraien esku dago nire bizitza bloga

Beraien esku dago nire bizitza bloga 2014-05-01 16:31 #3

Beraien esku dago nire bizitza!

Beraien esku dago nire bizitza! 2014-05-01 16:53 #4

<p>Bai, Domicio Ulpianori egin nahi genion erreferentzia torturaren esnahaia adierazteko. Barkatu gaizkiulertua.</p>


Utzi iruzkina: