Nitaz 5 gauza...? ez da ba lan erraza.

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-15 09:29
13

Atzo ieme-ren blogean sartu eta “nitaz bost gauza” izeneko post batekin topatu nintzen. Ikusita neukan post hau fotologen batean baina ez nekien blogetarako paso eman zuenik. Posta irakurri ondoren (oso datu interesgarriak denak) amaierara heldu eta lan hau egiten hurrengoetako bat ni izango nintzela ikusi nuen. Eskarrikasko motel baina ez da lan erraza izan. Hor doa:

1.- Ni ere kirolarekin hasiko naiz. Ni ere baloiari ostiko batzuk emana naiz baina azkar jabetu nintzen hura ez zela nirea (balaun lesioen aitzakiarik ez nuen behar izan, oso txarra nintzen). Orduan, duintasun minimo batekin jokatzen nuen kirol bakarrean sartu nintzen; Pin-Pona! Ni ere federatuta ibili nintzen baina Hernaniko kiroldegian Euskadiko txapelketa jokatzen ari ginela 11 urteko ume batek 22-9 irabazi zidanean hau ere uztea erabaki nuen (nik 15-16 nituen). Hala ere, nire mahai-teniserako gaitasuna nahikoa da lagunei paliza latzak emateko (galdetu bestela bewaterri).

2.- Kirolarekin jarraituko dut. Mahai-tenisaren traumaren ostean eskubaloian jokatzen hasi nintzen. Egia esan gustoa hartu nion eta hiru urteetan zehar ibili nintzen Beasaingo BKL CAF taldean. Hala ere, entrenamenduak ez ziren nire fuertea (gutxiago kanpora korri egitera irtendakoan), niri konpetitzea gustatzen zait eta entrenamenduetatik eskakeatzeko teknika ugari nituen. Aldageletara sartzen ginenean, zigarro bat eta metxero bat gordetzen nituen kantzontziloetan eta taldekideekin 100 bat metro korrikan egin ondoren San Martingo Elizan geratzen nintzen nire zigarroa erretzen. Besteak buelta osoa egin ondoren Elizatik pasatzen zirenean engantxatu egiten nintzen eta beste 100 metro egin ondoren izerdi patxetan iristen nintzen kiroldegira. Ez ninduten sekula arrapatu (izarditzeko gutxi behar izatearen abantailak).

3.- 16 urte genituela Olaberriako festetan kontzertu bat eman genuen. Goizeko lauetan bukatu zen eta Segurako festak zirenez hara joatea erabaki genuen. Ordu gutxi genituen juerga egiteko eta apostu bat egitea erabaki genuen: Ea nork edan patxaran gehiago bi ordutan! Zortzi edan nituen (azkena etzanda, etzanda ni, ez patxarana) eta irabazi egin nuen baina taxira lau hanketan iritsi eta barrura buruz salto egin genuen, ez dut oroitzen tapizeria nola utzi genion baina bai taxi bidean ia auto batek arrapatu gintuela. Ordundik afaldu eta gero belar orujoa edaten dut.

4.- 12 bat urte genituela ginasiako klase ondoren nesken aldageletako atea ireki genuen ea zerbait ikusten zen (edadea, badakizue), ez genuen ezer ikusi baina neskak konturatu egin ziren norbaitek atea ireki zuela eta ohiu egin zuten. Korrika alde egin genuen eta ez gintuzten arrapatu. Ondoren, irakaslea bera izan zela esan genuen eta ikasleen artean “kolatu” egin zuen rumorologia eta kondaira urbano luze bati hasiera emanez. Guk ahasi genuen Urrutiaren mitoa! Onartzen dut, barkatu.

5.- Behin Bilboko Termibusen autobusaren zain negoela oso itsura oneko neska bat gerturatu zitzaidan, “hola, soy yo” (gran entrada) esan zidan eta niri begira geratu zen. Jode, hau ezautuko diat ba, zein hostia izango dek?! Eres Mikel no? Jode, pleno! Hau nekin ai dek. “K, no soy como esperabas?” (roto me has dejau). “No se” (horrelakoetan duda etorria izugarria da). Nere ondoan eseri zen eta hizketan aritu ginen (nahiko elkarrizketa absurdoa, ez nekin ze hostiataz ari zen). Azkenean konturatu nintzen internetez edo horrelako mobida baten bidez Mikel batekin geratu eta tipoz okertu zela eta esan egin nion. Hamar bat minutura lore sorta bat eskuan zuen tipo trajedun bat agertu zen (vaya mangarrán!) eta berarekin joan zen. Zer gertau ote zen rolloa jarraitu banio? Ez dut inoiz jakingo baina morbilloa hor geratu zait.

Bueno, nik egin dut nire lana. Eta orain jarrai dezatela, sardina bat bezela… Txomin_Hood, Borthuzai, Pol Emika, Morrosko eta axi_olanok.

i eme

i eme 2007-02-15 09:41 #1

aiba la ostia!  ping pong'eko ekipoa atera beharko diau ;)

indezent

indezent 2007-02-15 09:47 #2

11 urteko umen kontra jokatzen ez deun bitarten ados

2007-02-15 11:27 #3

Oso ideia ona amiguetes… talde-terapian internet bidez ai giñuztean, ta inportanteena ahaztu, lehendabizi-bizi gutaz 5 gauza botatzea… ];-} Indezenten eskemai seittuko zoat.

1.- Kirola… Futbolakin hasita, traumatxoa... baloiak baino gehiago korrika bai, ingo nian akaso (baloia heuk badaramak asunto txarra) itsu-itsuan, ideia sortzailerik gabe,ta ezizena umiliagarria: "lokomotoro". Iribar idolo… umetan izeba batek uniformea regalau ta ze emozioa!… bo, hortik aurrea uste diat antisoziala nokela, detalletxo batez eninduan ta akordau: Galtzerdi zuri-gorrik ta Athletic-en harmarrie zeukean… Errekreon "el hazmerreir"!! Atzenen reziklau in nian…Realan eskudoa josi ta galtzerdi txuri-urdiñek jantzi… Beltzez… baño Esmaola edo Urrutikoetxean moduun (Arkonadaik etzeoan oiandio). Baiña abittuk ez hau pralle itten da… Dibertigarrigoa lehengusukin SEAT 124 baten kopiloto, "Lau Baserrik"arte rallyan jutea. Edo trenbiden iltzek jarri ta "ganzua" fin askok ittea.

2.- BKL.tio re pasa ninduan, ta saskibaloian "konpetittu"’re bai, baina noski, tarugoen taldean, garai hartan juniorrak. Nere anaia txikin entrenatzailek behin bota zian: "Desde luego ni zuekin tokau ezkeo enizueke entrenauko"… gure odola? ur-ardoa. Reala oain gaizki dabilela? Guk sailkapeneko "beheko aldea" zer huan ez genekian.. besterik gabe leku zentrala, naturala, bakarra genuan: azkenak. Behin Larry Bird-en antzeko tiroa atera zitzaidan urrutitio"hirukoik" esistitzen ez huaneen, baño pega txiki batekin, kontrako norabiden bota nian baloia (en propia kanasta ezuan sartu, hua urrutigo tokau, eskerrak).

3.- Eneok bate juergazalea izan ta antisozialtasuna sendatu ezin nianez nere kuadrillak azkenen netaz paso in zian (sin akritud.. etzeok kuadrillakin akordatzeik komeni danen bakarrik, enizkian zaindu). Igual pasaizo ederrena Olaberriko jaietan, kasualidadea!! La Polla, Cicatriz eta Hertzainak, herriko Plazan. Hurrengo atxalden gue atte plaza-ondoko baserriko mutilzarrakin eon huan. "Teooxio, zer dezu? arpegi txarra daukezu…" Ta attona gaixok: "Ixilik eon hai… Eztiat batee looik iñ… Ze huan hori, trumoi baten eon natxok, dardarreen! Bart inpernuko demonio guztik etorri dittuk!". Dezibeliok ta wattiok esatezoe oain.

4.- Gure ikastola zaharra, Lizeo orijinarioa (mojen eskola izandakoa). Oliver putxetxea ondon, … ganbaran (tetxu faltsuko tranpilla "sekretue" irikita) Guardiazibilletio  ihesi ezkutatuta eon omen hittun gaztek… gu igo giñuztean ta efektibamente, kaka-mokordo fosilak hantxe zerean, santun imajiña txiki batzukin…

5.- Neskak? Zero patatero, inutil hutse ligatzeko, lotsatie, antisoziala berriz. Goatzen neok behin Kantinera batekin ausartu nintzela, egunero ni Lizeo berritio ta bera Monjatatio etxea biden kruzatzen giñena... kriston neska, gero nere klaseko zozomikote batekin nobiatu huana. Festatan kantinera guantea hartu nioan ta saiatu gau bat bere ondon pasatzen, baño bere koadrillako launek izu-aurpegikin beidatzen ziaten ta etzien bakarrik utzi... Nere seriotasune izango huan, edo alkohola...  azkenen pikuta bialdu zian.   "Behin ausartu ta..kaka".  Toma sikoanalisis, doktor Indezent !!

axi olano

axi olano 2007-02-15 11:31 #4

Barkatu, siñatzea ahaztu zaidak...Bai, txorrada hoik danak nere bizitzako banda sonora orijinala dittuk, osea, kakalarri mental hutse.

indezent

indezent 2007-02-15 11:34 #5

Azken mezue irakurri gabe banekian hi hintzela, Beasaindar giroa zebilean hizki ta hizki arten.

Halare, jajaja, joku honen idea bakoitzak mezu hau bere blogen jartzea zian. Halare  eskertzen diat hire auto-terapia hau nirean egitea. Eskertzen diat ;)

PD: ligatzen kontu hori genetan edo ez duk jongo ezta?

indezent

indezent 2007-02-15 11:39 #6

.... nire memoria... lantxo hau egiteko izendatu dudan bakoitzak beste bost izendatu beharko ditu. Azken lan hau zailagoa da 5 gauzena baino. Blogak bukatzen ari dira

axi olano

axi olano 2007-02-15 12:10 #7

Geneetan jungo dan etzekiat... baina pena handie dek, ze azken fiñen, gutxiñekoa izango huan ezezkoa jasotzea... saiatu in behar berriz. Gero kontuatze haiz aurreneko pausoa ematea ez huala hain zalle, jode... Beandutxo galdu lotsa.

Ta beste bosti "nitaz 5 gauza" enkargue pasatzea berriz? Aurrena ezautu in behar beste 5 hoiek. Arrazoi, nere kasun gero ta zallagoa ez, inposiblea dek.

kukue

kukue 2007-02-15 16:32 #8

Earra. Hire aspektu batzuk deskubrittu dizkiat enekizkianak, pin pon-a adibidez. Patxaranana enekian baño behin o behin esanda daukek esperientzi txar baten ondoren eztekela eaten, eo errezelo hoi zeukeat behintzet.

bewater

bewater 2007-02-15 18:24 #9

Lan polite, baina ederragoa izango zian nik hiretaz bost gauzatxo kontatzea, horrela blog honetan censura egon daitekeela probatuko genuke...bueno, zuk niretaz bost gauza kontatuz gero ere berdin gertatuko zen, beraz, hobe ixilik egotea.

Halere, ping/pongeko kontuan gezurtxo bat edo beste esan dek, nire izena aipatzean batez ere...fuck you men

i eme

i eme 2007-02-15 22:11 #10

hi, ingles... begira zak nere bloga; hitzako ere marroia bazeok ;p

indezent

indezent 2007-02-16 09:03 #11

Batzuei asko gustatzen zaie bere burua engainatzea... Ixilik eon hai, intzak marroia ta entrenau pin-ponen hurrengoako

borthuzai

borthuzai 2007-02-17 16:28 #12

lixto!
ustu dizkiat barrenak pekatutxoak aireratuz!

nerbiox

nerbiox 2007-02-20 23:55 #13

Aizu! Nei eztiazu termibuseko historia hoi sekula kontau e? jajaja.

Joe, holakok pelikulatan pasatzen ziela uste nun. Ze ona sarrerea: "hola, soy yo",jajaja.

Utzi iruzkina: