Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB): Gure txanda!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-11-21 10:17
9

Joan den astelehenean (azaroak 17), hasi zen 2008ko Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB). Egun horretatik, euskal sortzaile ezberdinen lanak eman eta eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu.

Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bihar, Azken Trena. Amateur kategorian argumentuzkoen artean izan dira aukeratuak biak eta egia esan, oso gustora gaude gure lana gure herritik kanpo ikusi behar dela jakitearekin.

Gainera, badut gogo berezi bat Xabiertxon agertzen den inor ezagutzen ez duen jendearen erreakzioa ikusteko orain arte, hori ezinezkoa izan baita. Xabiertxo sasi-dokumental bat da eta bertan garai batean desagertu zen gizon baten bizia ezagutzen dugu bera ezagutu, maitatu eta gorrotatu zutenen ahotik.

Historioa gezur handi bat da baina jendaurrean eskaini dugun bakoitzean ikusleek bertan agertzen den norbait ezagutzen zuten eta ezinezkoa egiten zitzaigun ziria sartzea. Beasainen beasaindarrak ezagutzen zituzten eta Arrasate eta Eskoriatzan bertakoak. Horregatik, irrika sentitzen dut gaurko emanaldiagatik eta benetan espero dut "k se lo koman kon patatas" horixe baita Xabiertxoren helburua.

Xabiertxo sarera igotzeko egin beharreko moldaketak egiten ari naiz (29 minutukoa da) eta hurrengo astean blog honetan zintzilikatzeko moduan izango naiz. Bitartean, bihar Lekition eskainiko duten Azken Trenarekin konformatu beharko zarete.

oier u.

oier u. 2008-11-21 10:51 #1

Xabietxo ikusteko gogoekin utzi nauzu eh....

Raskaana ere han izango da gaur!

Dakizun horri buruz, idatziko dizut ahal dudanean. Oso lanpetuta nabil azkenaldian... sentitzen dut.

Zorte on!

oier u.

oier u. 2008-11-21 10:59 #2

Ah, eta hau ere ahaztu zait! ;D

indezent

indezent 2008-11-21 11:06 #3

Pozten naiz ba eta badakizu ikusi nahi ezkero gaur bertan Lekeition izango duzla aukera edo bestela, astelehenean blog honetan jeje.

Eta zure bi lanak ikusiak ditut dagoeneko, aurrekoan ibili nintzen interneten kuxkuxeatzen ;)

Eta beste kontu hori lasai, denbora duzunean idatzi eta bidali pentsatuak zenituen puntu horiek. Nik ere eman dizkiot buelta pare bat

oier u.

oier u. 2008-11-21 12:31 #4

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20081121/costa/recta-final-festival-cine-20081121.html

Aurrekoan esan nuen bezala ezin izango naiz joan Lekeitiora... ezta Donostira ere. Pena bat...

borthuzai

borthuzai 2008-11-21 16:30 #5

hi, munduko zorterik onena opa zioet hire kortoei,
baño tio, zenbagarren aldie dek hire kortoa blogen jartzen dekena? :-)

indezent

indezent 2008-11-21 16:55 #6

jajaja hi haiz hi putasemea!

Hi! Nere blogen ez badiat autobonboik itten nun in behar diat?

Halare, hitz emateiat azkeneko aldie izango dekela. Astelehenen Xabiertxo jarriko diat eta gero ya errepikapenak jajaja

Halare, kontun izan hi bezelako irakurle fiñek gutxi dittukela eta askok igual ikusibe zeukiekela. Halere... nahiko gauz rekurrentetaz akordatzen ai neok... Krutwig... Oteiza... Orson Welles...jajaja

Aste buru ona pasa!

borthuzai

borthuzai 2008-11-21 18:00 #7

UH!
Tocado y hundido!

jajajaja! :-D

(gaur sugaar-en kontzertua 22:30tan!)

oier u.

oier u. 2008-11-23 12:53 #8

Zorionak!!!

Astelehenan jarri hemen xabiertxo eh!

Aio

indezent

indezent 2008-11-23 17:33 #9

Eskerrik asko! Oraindik aterrizatu gabe...

Bihar sin falta!

Utzi iruzkina: