Erligioarekin jarraituz... Petxuga Jainkoa

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-21 12:19
10

Etxeko Jainkoa da. Gu iristean han zegoen dagoeneko eta gu joatean ere hantxe jarraituko du. Hasieran begirune kontua zen bere tronutik ez kentzea, orain ordea… edonork sartzen du hor eskua.

Hazten ikusi dugu eta horrek gure aitatasun sena piztu du. Hasieran petxuga arrun bat zen, bere PVCzko erretilu beltzetik hotzgailu guztia zaintzen zuen oilasko petxuga arrunta. Denborarekin ordea eraldatzen joan da. Hasieran, lizun segizio bat gerturatu zitzaion lider espiritual bati bere jarraitzaileak gerturatzen zaizkion bezalaxe, gauak eta egunak petxuga jainkoari errezuka ematen zituztela zirudien; oraindik emozionatu egiten naiz gogoratzean. Geroago, lizun zuri distiratsu hura kolore biziagoak hartzen joan zen; berdeak, urdinak, horixkak… Artelan impresionista bat ekartzen zuen gogora eta argazkiak ateratzen genizkion ama batek bere lehen saria irabazten duen semeari ateratzen dizkion moduan. Garai ederrak izan ziren.

Denborarekin ordea gauzak okertzen hasi ziren. Petxugak botatzen zuen kiratsa jasan ezina zen eta bere inguruan sortu zen oskol hura mugitu egiten zela zirudien. Gure petxuga zahartzen hasia zela pentsatu genuen baina ezin ginen erratuago egon, beste maila batera igarotzen ari zen.

Perretxiko nimiño batzuk koskol guztian zehar edatu ziren eta, oilo bularki hark sortzen zituen gasen ondorioz edo, izaki mikroskopiko batzuk agertu ziren. Bizia sortzen hasi zen nahi gabe sortu berri genuen unibertso hartan! Bizidun txiki haiek petxuga eta perretxikoak ustiatzen hasi ziren, perretxikoak landatzeko teknikak garatu zituzten, lehendakari bat aukeratu zuten, hotzgailua kolonizatu zuten barazkien kaxoietaraino, Petxuga Jainkoaren eguna ospatzen zuten eta “mundu berria” deitzen zioten izozkailurako espedizioa prestatzen hasiak ziren.

Darwinen eboluzioari buruzko lan guztiak irakurri genituen baina bularki hau ama-zientziak ezarritako arau guztiak hausten ari zen. Jainkoak ginen! zibilizazio bat sortu genuen!

Azkar amaitu ziren ordea gure handiusteak. Hotzgailuan zerbait sartzen genuen  bakoitzeko komisioa kobratzen hasi ziren eta ateratzean “gordetako produktuaren gaineko zerga” eskatzen ziguten. Hasieran ez genien ordaintzen  baina sindikatu bat eratu eta greba orokorra hitzartu zuten. Hotzgailuko atea trankatu zuten eta ez zegoen atea irekitzeko modurik. Janaria alferrik galtzen zen balkoian eta beraien aldarrikapenei men egitea baino aukera gehiagorik ez zitzaigun geratu. Orain, etxeko Jainkoa da. Zein nimiñoa den gizakia unibertsoarekiko…eta zein zerriak gu.

bewater

bewater 2006-11-21 17:50 #1

Nik uste det beste petxuga mota bat behar dezula zuk jainko gisara.

Ura ere denborarekin gogortu egiten da, askotan begiratuz gero Jainko bihurtzen dugu eta harenpean ego gaitezke urteetan, inguruan duen zulotxo batean zure tramankuloa txapelik gabe sartuz gero bizia sortzeko gai da, eta honek ere komisioa eskatzen du emandako zerbitzu askorengatik.

Baina hau ez da frigorifikoan bizi eta hori desabantaila handi bat da...dena ezin da eskatu

bewater

bewater 2006-11-21 17:51 #2

Ura esan denena Hura esan nai zen, barka....

indezent

indezent 2006-11-22 08:33 #3

Manolete, zurekin ibili eta komisioa eskatzen dizuten horiek ez dira zuk uste duzuna, prostitutak izena dute eta gizateko lanbiderik zaharrena omen dute ogibide.

bewater

bewater 2006-11-22 09:27 #4

Ta hik ze uste dek ba, emakume bat zinera eramatea, dendetara joatea, sukalde polit bat ipintzea eta barne erropa sexy garesti hori dohainik dekela ala?

Ez da matxista izateagatik, baina batek baino gehiagok esandakoa da prostitutak emazteak baino merkeago ateratzen direla...

indezent

indezent 2006-11-22 09:39 #5

"Ez da matxista izateagatik". Lehengo parrafoa irakurri diateneako hoi pentsatzen ainittuan hitaz. Ta isilik eon hai hire kasun seguro alderantzi izan beharko dekela. Emakumek patu beharko dik dana. Puto mileurista... jaja

bewater

bewater 2006-11-22 09:41 #6

Behintzat dena ez dek gurasoen kontura izango, beste batzuk bezala...gainera gogoratu, yo ya soy carne del paro

indezent

indezent 2006-11-22 09:50 #7

Y yo soy un honrado (estudiante+bekario=pringau esplotau) asik ojo kon lo k dices k ya se komo tratas tu a tus bekari@s

Torena

Torena 2006-11-22 12:35 #8

Diru asko gastatu gabe bizitzeko aukerarik hoberena muturren aurrean dugu eta ez gara konturatzen.
Emagalduak emazteak baino merkeagoak badira, zergatik ez prostituta batekin ezkondu? Hori bai, horrek bi petxuga izango lituzke eta biak zikinak gainera. Beraz, bakoitzak erabaki.

indezent

indezent 2006-11-22 12:38 #9

Ez da teoria honek gehiegi erakartzen nauenik baina prostitutarekin ezkonduko bazina emaztea izatera pasatuko litzateke eta hortxe "papo" zure inbentoa.

bewater

bewater 2006-11-22 12:56 #10

Azkenean ulertu duk Indezents (izen horrekin emagaldubaten gainean edo ibilia izango haiz).

Halere, zergatik daude zikinak prostituta baten petxugak Torena? Orduan, larrutan asko egiten duen nesak ponpox eta errespetagarri batenak ere hala egon dira, ez?

Gainera, prostituta bat emazte gisara izanez gero, gehiago ordaindu behar, igual oheko zerbitzuak ere Visatik pasatzen dizkizu..

Utzi iruzkina: