MINTZA EGUNA 2011

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2011-05-04 20:40


Ekainaren 4an Mintza Eguna ospatuko da Elizondon, eta animatu nahi zaituztegu bertara egun pasa joatera.

Mintza Eguna Euskal Herrian mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenen ospakizuna  da, eta, aurten, Elizondon izanen da. Beraz, solaslagunen lurraldean hartuko ditugu Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako mintzalagunak. Horretarako, egitarau mardula osatu dugu, jarraian ikusten ahal duzuen gisara:

 

11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Merkatu Plazan

12:00etan: Ibilaldi gidatua (Elizondoko txokoen barna)

13:30ean: Mintza bermuta

14:30ean: Bazkaria Merkatuko Plazan

16:00etan: Sari banketa

16:30ean: Euskal erromeria

 

Solaslaguna egitasmotik gonbidapena egin nahi diegu solaslaguna, guraso, irakasle, ikasle eta herritar orori Mintza Egunera bertaratu daitezen. Herri bazkarirako izena emateko maiatzaren 25a baino lehen:

 

Baztan: Suinki Euskaltegian

Malerreka: Euskara Zerbitzuan

Bortzirietan: Euskara Zerbitzuan

Edo solaslaguna telefonora deitu 610920673

Bazkarirako txartelak 20 € balio du.

Menua: Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea eta kopa + erromeria.

Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan 40 lagunek parte hartzen dute egitasmo honetan.



Utzi iruzkina: