KOMUNIKAZIO KANPAINA 2010/11 eta AURKEZPEN LUNTXAK

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2010-12-30 14:16

Jada irailean, komunikazio kanpainarekin hasi ginen, kartelak, esku-orriak, elkarrizketak, aurkezpenak...  Aitzineko urtean parte hartutakoen testigantzak ere izan genituen. Beraien ahoz aditu ahal izan genenuen egitasmo honetan izandako esperientziaren berri. Oraindik ere apuntatzeko aukera badago, hau ez da sekula akitzen, beraz, egitasmoan parte hartu nahi baduzu, Baztango, Bortzirietako edo Malerrekako euskaltegietatik edo mankomunitatetik pasatu eta eman zure izena.

Honako helbide eta telefonoetan ere gurekin harremantan jartzen ahal zara:

Mugikorra: 610920673

E.posta: solaslaguna@mintzapraktika.org

ANIMATU SEKULA EZ BAITA BERANDU!!

Aurkezpen luntxak egin dira Donezteben, Beran eta Elizondon. Bertara hurbildutako jende kopurua goiti egin du eta Solaslagunen parte-hartzaile kopurua nabarmen goratu da. Hurbildutako jendea, jarrera guztiz positiboa izan du eta motibazioa arnastu da toki guzitetan. Giro ezin hobea, etxekoia eta lagun artekoa. Pena handia, ez dugu Donezteben egindako aurkezpenaren argazkirik. Bertan, txalaparta ikastaro zimizte bat ere egin genuen.

Zorionak aurte apuntatu diren guzitie eta esker mila erakutsi duzuen gogo eta indarragatik. Guk denok egiten baitugu Solaslaguna egitasmoa aitzinerat jarraitzea!! ANIMO ETA SEGI HORRELA!!


Bortzirietako aurkezpena

Baztango aurkezpena


Utzi iruzkina: