APIRILEKO SAIO OSAGARRIA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-04-04 12:28

APIRILEKO SAIO OSAGARRIARAKO HITZORDUA

 

Honetakoan, apirilerako proposatutako Ekintza Osagarria Amaiurren burutuko da,  AMIURKO HERRIAN ETA MONOLITOAN BISITA GIDATUA hain zuzen ere.

 

Eguna: APIRILAREN 28an, larunbata.

 

Hona hemen ekintzaren nondik norakoak:

 

Goizeko 11etan geldialdia Amaiurko elizako gurutzean. Bertan Mikel Mugika amaiurtarra egonen da eta bera izanen da Amaiurko herrian barna eta Monolitoaren inguruko azalpenak emanen dituena.

 

Bisita 12:30ak inguru akituko da, eta honen ondotik, errotara joanen gara talo dastatzea egitera.

 

Bailara desberdinetatik heldu garenez, ezinbertzekoa izanen da da jendea behar bezala antolatzea, eta ahalik eta kotxe gutxien hartzeko helburuz, hona hemen hitzordurako proposamena:

 

Bortziriak: 10:15etan Berako plazan.

Malerreka: 10:30etan Doneztebeko autobus geltokian.

Baztan: 10:45etan Elizondoko plazan.

 

·         Hau proposamena bertzerik ez da, nahi duena bere kabuz joaten ahal da.

 

Gazte, guraso eta helduendako jarduera ezin hobea!! Animatu eta ezagutu Nafarroaren historiaren zati bat!!!

 


Utzi iruzkina: