Sinmas

Gaur klasean Rodrigo Rosenberg-en hilketaren inguruan dagoen polemikaren berri izan dugu La Vanguardia-ko artikulu bati eta wikipediari esker.Jean Fernando Anleuk Twitter-en Rodrigo Rosberg-en hilketa salatzen zuen mezua zabaldu zuen, eta horren ondorioz, atxilotu eta ondorioz kartzeleratu egin zuten. Mezu horretan Rodrigo Rosberg-en hilketaren inguruan hitz egiten zuen, eta, esaten zuenez, honen hilketaren kulpa parte Álvaro Colom Guatemalako presidenteak, zuen.Akusazio hauek egin ostean kartzeleratu zuten eta mundu guztia bere alde jarri zen, esanez ezin dela pertsona bat kartzelan sartu ...


Brigada Criminal

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-05-13 18:27

Hona hemen Briagda Criminal talde Lazkaotarraren bideo bat.


Google calendar

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-05-13 18:23

Gaur klasean Google Calendar pixkat erabiltzen irakatsi digu Joxek. Google-ren paketean sartzen den arren ez nintzen sekula bertan sartu, eta gaur, ikusi dut, nahiko baliozkoa izan daitekeela erabiltzea.Egutegi ezberdinak sortzeko aukera ematen du, batzuk publikoak, beste batzuekin konpartitzeko aukerarekin, eta besteak pribatuak, norberak berarentzat sortzen dituenak. Azken hauetan adibidez gure lagun edota ezagunen urtebetetzeak eduki ditzakegu, edo guk nahi dugun edozer gauza.


Zuzeu

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-05-12 15:20

Aurreko egunean Hasier Etxebarria eta Mikel Lasa etorri zitzaizkigun Zuzeu-ri buruz hitz egitera. Zuzeu albisteak azaltzen diren webgunea da, non politika, kirolak edota beste edozer gairi buruz aurkitu dezakegun informazioa.Benetan interesgarria da bertan sartzea, berri pila bat ditugu eta ikusten da eguneratu egiten dutela aldioro.


Tagzania

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-05-12 11:32

Lehengo egunean, Joxe-k, klasean, Tagzania programa erabiltzen irakatsi zigun. Orain arte ez nuen ezagutzen programa hori, baina benetan interesgarria iruditu zitzaidan. Google Earth-en antza hartu nion hasieran baina gero ikusi nuen askoz baliotsuagoa zela honako hau. Gustuko lekuak lokalizatuta edukitzeko, eta beste zenbait gauzatarako aukera ematen digu mapamundi birtual honek. Nik adibidez, nire etxea(ikusi mapa) eta huhezi fakultatea jarri nituen intereseko leku bezala.


Aurreko asteartean Iban Aranzabal, Goienako arduraduna, izan genuen gelan bere lanaren inguruan hitz egiten. Berak Goiena medioan egiten du lan, eta inork baino obeto azaldu zigun zertan datzan honako medio hau. Egunkari bat ateratzen du egunero, Goienkaria, eta telebista kate bat ere badu: Goiena TB. Honetaz gain, badu interneten webgunea ere: goiena.net Beraz, ikusi dezakegu deba garaiko herriak hartzen dituen medio hau oso medio konpletoa dela, eta nahiz era hain eremu txikiarentzat produzitu ondo baino obeto egiten dutela.


sare sozialak

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-04-21 15:03

Sare sozialak gaur egun ikaragarrizko "boom"-a izaten ari direla argi dago. Gazteen gehiengoak du kontu bat halako sare batean. Tuenti, Facebook, Myspace...dira hauetako batzuk.Nik hauetatik tuenti-a erabiltzen dut bakarrik. Ez daramat denbora asko kontu honekin, hilabete batzuk besterik ez, baina, hala ere, sare sozial berria da hau, bi edo hiru urte inguru besterik ez ditu izango.Klasekide baten inbitazioz sartu nintzen Tuentin eta batez ere egunero ikusten ez ditudan lagunekin komunikatzeko erabiltzen dut, nahiz era nohizbehinka argazkiren bat ere igotzen dudan edo argazkiren batean etik...


Delicious

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-03-25 18:25

Delicious-en kontu bat zabaltzea ekintza interesgarria dela iruditzen zait. Askorentzat ezezaguna den(orain arte niretzat ere ezezaguna zen) webgune hau oso baliagarria izan daiteke zuri interesatzen zaizkizun gaien inguruan zenbait artikuekin topo egiteko, eta aldi berean beste zenbait artikulu Delicious-eko beste kide batzuekin konpartitu ahal izateko.  Erabilera ez da batere konplexua, programa praktiko eta erabilgarria baita, munduko bai  gazte eta bai zaharrentzat pentsatua alegia.


Orgasmo bat

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-03-17 15:08

Egun batean, neska gazte batek, bere mutilari, opari berezi bat egitea bururatu zitzaion. Opari berezi hori bideo batzuk ziren, non neska masturbatzen ateratzen zen. Mobilarekin grabatu zituen bideoak, eta bertan bakarrik gorde. Egun batzuetara, lagunekin buelta bat ematera joan zen gauean, eta etxera iritsi zenean konturatu zen mobila galdu zuela. Egun gutxitara, herri guztiak ikusita zituen bideoak.Gertaera larri honen aurrean aztertu beharra dago zeinena den gertatutakoaren kulpa. Nere iritziz neskak oso jokaera pasiboa azaldu du jakinda zein bideo zituen mobilean gordeta, eta jakinda ze...


Firefox nabigatzailea

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-03-10 14:29

Firefox nabigatzaileari buruz zenbait gauza esatearren, esan beharra dago gugan pentsatu dutela nabigatzaile hau sortzean. Hasteko, abiadura handiko nabigatzailea da, Internet Explorer baina azkarragoa dela esango nuke, eta hori da nabigatzaile bati eskatzen zaion gauza garrantzitsuena. Bestalde, lehio bakar batean fitxa asko irekita edukitzeko aukera ematen du, eta hori benetan erosoa iruditzen zait. Azkenik, hirugarren ezaugarri positibo bezala, ordenagailua bapatean itzaltzen zaizunean eta berriz ere piztean, galdetu egiten dizu ea berriz buelta tu nahi duzun itzali aurretik zinen lekura...