Aste santuko oporrak

pungis 1456152313384 PUNGILARIAK | 2008-04-02 21:23

Itzuli gara Aste Santuko oporretatik. Hau pena! bi aste eder izan dira benetan! lehengo astean, bi egun lan egin behar izan banituen ere, gainontzeko aste eta erdiak libre izan ditut, eta oso ondo aprobetxatu ditut!

Aste Santuko opor egunak, Zumaian bertan eman ditut, egun pasak egin, lagunekin egon, parrandaren bat ere bai tartean... oso gustora. Bigarren astean, aldiz, lau lagun Riojako Castañares-era joan giñen lau egun igarotzera! lagun batek bertan etxe bizitza du eta hori aprobetxatuz Valdezcaray-ra joan giñen eskiatzera! elurra franko! eta gu eskaitzeko irrikitan! Benetan oso ondo igaro genuen!

Ostiralean itzuli ginen bertatik, eta gero asteburuan herriko festak, SAN TELMOak! beraz, ikusten duzuenez, Aste Santuko oporrak probetxuzkoak izan dira niretzat!

Hona hemen, Zumaiatik Casares-erako bidea markaturik, eta baita San Telmoetako argazki bat ere!




zumaiatik Castañaresea map http://www.flickr.com/photos/alaitzosa/2383602954/


bazkai herrikoia


Utzi iruzkina: