JASOTAKOTIK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-10 17:59


BERRIA, 2015-12-31

Anjel Lertxundi

Egunotan, lagun katalan batek berak konposatutako meza baten grabaketa bidali digu asmoz, jakitez eta ekitez betetako urte berri bat opatuz, eta in terra pax hominibus pasarteko konpas goratsuak entzuten ari nintzela, bururatu zait jasotakotik opatzea zuei ere —ibilbide asmoz, jakitez eta ekitez betea bezain solidarioa— mundualdiko bide egunerokoan. Zilegi bekit zuekin disfrutatzea lagun tolosar batek igorri digun sonetoaren muina ere: poemaren hasieran abisatu eta gero esperoan joaten zaigula bizitza, bukaerak xuxurlatzen digu eusteko garenaren neurriari, gu geu garelako «garen dena eta ez garen eza, geu urte berriko pozaren muina». Egunotan halaber, hurbil bizi dugun auzo eta lagun asteasuar bat agertu da gurean arrosa sorta eder batekin: lurrin freskoak laster hartu du etxea, eta lurrina bezala hedatzen baita solidaritatea ere —daukanetik ematen du—, elkartasunaren lurrina izan dezazuela bidaide hastera doan urte osoan.


Utzi iruzkina: