DIAGRAMA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:28

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-12

 Arkimedesek zenbakiekin jostatzea maite zuen. Matematika legeen aurkitzea bizian. Mundua matematika legeen esperimentatze leku miresgarria zitzaion. Mundua enigma handi bat zitzaion, galderez betea. Arearioa tratatuan : zenbat legar pikor behar ote da unibertsoaren betetzeko? Stomachion tratatuan: 14 pieza ezberdinekin lauki bat badut, ezberdinki konbinatuz zenbat lauki asma ote ditzaket? Odisearen XII. liburua irakurtzean : Thrinacia (Sizilia) uharteko Helios erregek zenbat behi eta zezen ote ditu? Sirakusako ingeniari jeinutsuena zenez, 212 JK baino lehen, erromatarrek itsasotik eta lurretik atakatu zutelarik, hiriko defentsa hark zuen antolatu. Polibius histolariak dio Ā«Arkimedesek proiektiluak edozein distantziatara igor zitzaketen tresnak asmatuz kalte izigarriak egin zizkien atakatzaileei. Haren katapulten igortzeak hain ziren indartsuak eta zuzenak non ez zuten espazio librerik batere uztenĀ». Sirakusako desertore batek ez balie erromatarrei salatu Sirakusako harresietan zeuden sentinela batzuk ongi mozkortuak zirela, eta orduan zela momentua, Marcellus erromatar jenerala sekulan ez zitekeen sar hirian. Gerla hortan zen hil Arkimedes. Dio Plutarkok : Diagrama baten legarrean marrazten ari zela Arkimedes, gogoa arrunt begien aitzinean zuen matematika probleman biribildua, erromatarrak ziren hirian sartu. Soldadu batek zion manatu segi zezan, Marcellus jeneralarengana joan behar zuela. Arkimedesek ezetz : lehenik problemaren soluzioa zuela aurkitu behar! Soldadu erromatarrak orduan: tragatza kolpe batez zion gorputza zilatu.


Utzi iruzkina: