DIAGRAMA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:28

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-12  Arkimedesek zenbakiekin jostatzea maite zuen. Matematika legeen aurkitzea bizian. Mundua matematika legeen esperimentatze leku miresgarria zitzaion. Mundua enigma handi bat zitzaion, galderez betea. Arearioa tratatuan : zenbat legar pikor behar ote da unibertsoaren betetzeko? Stomachion tratatuan: 14 pieza ezberdinekin lauki bat badut, ezberdinki konbinatuz zenbat lauki asma ote ditzaket? Odisearen XII. liburua irakurtzean : Thrinacia (Sizilia) uharteko Helios erregek zenbat behi eta zezen ote ditu? Sirakusako ingeniari jeinutsuena zenez, 21...