Luistxo Fernandez HUHEZIn

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-02-04 00:42

Web 2.0 ikasgaian etorri zitzaigun Luistxo Fernandez mapen munduari buruz hitz egitera. Mundu benetan konplexua dela esan beharra daukat, baina erakargarria aldi berean. Erabilgarria izateaz gain harritu ninduen mapen patenteak hainbeste diru mugitzeak interneti esker.

Web 2.0ri buruz sarrera egin eta gero Tagzaniaren ezaugarri nagusiak azaldu zizkigun Luistxok. Googlen mapak hartzen dituzte egun, baina etorkizunean Yahoorenak eta Microsoftenak ere izatea espero dute. Konpetentziari buruz ere aipatu zigun zerbait baina baita ere hurrengo hilabeteetan zehar GPS erabiltzaileak hornitu ahal izatea espero zutela adierazi zigun.

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.



Utzi iruzkina: