Abiadura Handiko Trenaren lanak hamabost minutuz eten zituzten atzo Cadreitan. Erriberako eta inguruko hainbat herritako 40 pertsona inguruk egin zuten bat. Lanean ari ziren makinetara hurbildu, eta pankartekin inguratu zituzten. Langileek haien zeregina utzi behar izan zuten, protesta amaitu artean. AHTaren aurkako leloak idatzita zituzten pankartak erakutsi zituzten parte hartzaileek. Ama lurraren aldekoak. Dirua xahutzen jarraitzearen kontrakoak. Poliziarik ez zen agertu. Lanak hamabost minutuz gelditzea lortu eta gero, Tafallan eginen duten manifestaziora deituz amaitutzat eman zuten pr...


L.M.H.ko 5 eta 6 mailako ikasleek gabon aldian lan politak prestatu zituzten. Gaztelaniako saioetan gabon-kanten hitzak moldatu eta kantu originalak bere kideekin konpartitu zituzten. Gabonei lotutako olerki ederrak ere idatzi zituzten. Hona hemen gure artisten lanen bildumatxoa.   VillancicosView more presentations from emanbizia.


Asteazkeneko bileran ez genuen gauza berririk egin.Robotaren probari buruz hitz egin genuen, eskuaren proba konpondu genuen eta asmakizun batzuk aztertu genuen.Honen ostean eginbeharreko lanak argitu genituen: Elbarritu batzuekin hitz egin, zer arazo zuten galdetu eta ondoren arazoen zoluzioak pentsatu eta eskaini.


Prestaketa lanak

No profile photo PROTOTYPE | 2010-11-07 09:39

Gaur (Azaroak 6) arazoak erabakitzen egon gara baina oraindik ez dugu bukatu. Gero esan dugu guk ezagutzen dugun elbarritu batekin hitz egin behar dugula. Baita ere bakoitzak lan bat egin behar du honen inguruan.Jon: Arrasateko mankomunitatearekin berba egin. Asier:  Elbarrituen elkarteak topatu. Xabi: Peridikoei esan ferian saldu behar dugula eta barrerak eskatu. Ander: Feriako postuko kartelak egin. Eta bukatzeko gatzagako feriari buruz berba egin dugu eta postua jarriko dugu.


Ikasketak

No profile photo GURELprototype | 2010-10-20 19:47

Astean birritan elkartzen gara First Lego League proiektuaren zereginetarako. Orain arte behintzat bost bat ordu sartzen ditugu astero.Horrezaz  gain, gazteek eskolak, etxeko lanak, azterketak eta eskolaz kanpoko ekintzak dituzte. Ez  da lan makala horiek denak aurrera ateratzea.Egun hauetan azterketakin dabiltza  gure ikasleek eta lan asko daukate esku artean.Lortu behar dugu eginbeharreko guztiak konpaginatu ahal izatea, beti ere ikasketak gauza nagusiena dela jakinik.Agian horrek eskatzen du Legorako lan saioak hasi aurretik etxeko lanei tarte bat dedikatzea. Bata egindako...


Aritz Garatek Nor da kazetaria egun post-ean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako jardunaldien ondorioetan, hauek irakurri eta nire eguneroko bizitzara aplikatzen saiatu naiz, hots, hausnartzen. Nor da kazetaria egun edo nor izango da kazetari? Unibertsitateak pairatzen ari diren aldaketari buruz ari naiz. Zertan bilakatzen  hasi da unibertsitatea? Nolako irizpideak jarraitzen ditu? Zer nolako eragina dauka honek ikasleon bizimoduan? Zelako aldaketak eragingo ditu gizartean? Post bakar batean ezin da hau guztia erantzun beraz, kredituetatik hasiko naiz.   79, 5 kre...


zentral geotermikoa

2
xuri 1456153799397 zuriñe | 2009-03-24 13:41

Emen ikus dezakezue nola funtzionatzen duen zentral geotermiko bat.zentral geotermikoa


Cientos de personas manifiestan su oposición al TAV dentro de la zona de obras de la “Y vasca” en OrdiziaEhundaka pertsonak AHTren aurkako protesta egin dute Ordiziako “Euskal Y”aren lan-eremuan Ertzaintzaren esku-hartzeak ez du protesta lan-eremura eramatea galeraztea lortuErtzaintzaren despliegeak ez du ekidin gaur ehundaka pertsona “Euskal Y”aren Ordiziako obren eremura AHTren aurkako protesta eramatea, lan horiek berehala geldiaraztea exigitzeko. Eguerdiko hamabietan AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifestazioa habiatu da Ordiziako kaleetan barna eta 500 manifestari inguru heldu dira...


Larunbatean Hernani aldean bazegoen ambienterik bazkari ordez afaria zan Markinarrek hautaturik sekula eztot parrandarik ein gastu handiagokorik hurrengo uretan igual akaso ezta egongo antzekorik hura pasa zan, bihar beste bat ez galdu ilusiñorik!     Bertso eguna daukagu bihar Abadiñon dago zita bostgarren aldiz han egongo da bertsozaleen meskita bertso egarriz mozkortzea urtez urteko tonika egonezinez daukat gorputza festarako dot irrika goiko zeruan, inbidi gosez han egongo da Txirrita!


Oin urtebete etorri nitzan abentura baten bila bertsotan noski ez naz izango sekula ere abila bertsoa hartu aitzakiatzat ta a ze parranda pila eskerrik asko osatzearren nire bigarren kuadrila!   Ieko plazan debutau neban hankak ziran dardaratan orain patxadaz aritzen gara taberna zulo askotan ta ikasia ezin dogunez baztertu bere horretan desafioa zain daukagu ta segi dezagun bertsotan!


garrasi egin nahi dut

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2008-01-02 12:32

Aaaaaaaaaaaaaaaaa!Garrasi egin nahi dut loak hartu nauelako!!! Alarmak jo eta ez naiz jaiki! Amaaaaaaaaaa! Eta lanak ez dira berez egiten...Baina nik lo jarraitu dut...Gero komeriak... 


Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekotik obrak ilegalak direla salatu dugu askotan, besteak beste, eraikina ahal baino altuagoa delako. Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekok obrak ilegalak direla behin eta berriz salatu du Busturiko udaletxean, eta Arartekoarengana ere jo dugu. Obrak gelditzea eskatu dugu hainbat aldiz, baina ez dugu lortu. Horrenbeste salaketa administratibo jarri ostean, ikusita ez digutela kasurik egin eta gaia benetan larria dela, tribunaletara joko dugu. Dagoeneko eman diogu ordena abokatuari obre...


San Kristobal, San Antonio eta San Bartolome inguruetako trafiko arazoak saihesteko obrak egingo ditu Foru Aldundiak. Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio sailak Busturiko auzoetarako sarbideak errazteko hiru errotonda eraikiko ditu, San Kristobal, San Bartolome eta San Antonio auzoetan. Trafiko arazoak saihestu nahi dituzte errotonda horien bitartez. Ez dute zehaztu obrak noiz hasiko diren, baina behin lanean hasita, errotonda bakoitzeko, gutxienez, bost-sei hilabeteko lana izango dute. Errotondak egiteaz gain, drainatzea, errepideko argiztapena eta seinaleak ere berriak jarriko ditu...


Web 2.0 ikasgaian etorri zitzaigun Luistxo Fernandez mapen munduari buruz hitz egitera. Mundu benetan konplexua dela esan beharra daukat, baina erakargarria aldi berean. Erabilgarria izateaz gain harritu ninduen mapen patenteak hainbeste diru mugitzeak interneti esker.Web 2.0ri buruz sarrera egin eta gero Tagzaniaren ezaugarri nagusiak azaldu zizkigun Luistxok. Googlen mapak hartzen dituzte egun, baina etorkizunean Yahoorenak eta Microsoftenak ere izatea espero dute. Konpetentziari buruz ere aipatu zigun zerbait baina baita ere hurrengo hilabeteetan zehar GPS erabiltzaileak hornitu ahal iza...


Lan bila?

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-02-02 17:49

Lan bila bazabiltza ahaztu kurrikulo tradizionala eta har ezazu bideo kamara bat zertarako zaren gai erakusteko. El Pais egunkarian agertutako erreportai batek dio Youtuben gero eta gehiago direla beren gaitasunak eskegitzen dituztenak, lan bat eskatzerako orduan baloratu dezaten.Aukera ezin hobea da paperean erakutsi ez dezakezuna interneten eskegi eta enpresek irizpidetzat erabiltzeko. Horrela beste kriterio batzuk kontutan har ditzakete.Dena den, esan beharra daukat komunikazio alorrerako erabilpena ikusten diodala nagusiki iniziatiba honi. Baina kontuz, banku batean sartzeko erabiltzail...


Bideo on bat

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-22 13:23

Joxek youtubeko bideo bat blogean eskegitzeko esan digu. Hona hemen nik aukeratutakoa: BMWren anuntzio famatutik aterata eta Bruce Leeren elkarrizketa galdutik berenganatua, baina Euskal Herriko toke batekin. Hortaz gain, Vaya Semanitakoek antzerakoak diren beste hainbat atera dituzte. Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


Joxek orain dela gutxi Firefoxen abantailak azaldu zizkigun. Egia esan ni nahiko eszeptikoa nintzen gai honi buruz, explorer-ekin nahiko pantxo nengoen eta. Gauza da (eta ez galdetu zergatik) klase hartako azalpenek konbentzitu nindutela eta esan nion neure buruari: zergatik ez probatu? Ez bazait gustatzen kentzen dut eta kito. Instalazioa ez da konplikatua eta bi minututan zure eskritorioan daukazu erabiltzeko prest. Nik Google barrarekin zuzenean jaistea gomendatzen dut, erreminta erabilgarria da eta.Ez naiz orain konparazioak egiten hasiko explorer eta firefoxekin. Abantailen artean nire...


Totxoaren infernuan

1
oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-12 03:31

   Ez dakit zer sentitzen dudan, baina dakidan bakarra da oraindik indarrak ditudala idazteko eta pentsatzen dudana helarazteko. Oso nekatuta nago eta sorbalda, begiak, eskuak, hanketan min ikaragarria daukat. Ez dakit logurarik daukadan edo ez, baina azken egunotan totxo baten lanean murgilduta ibili naiz-> INFERNUAN!!!!!    Dakidan beste gauza bat da totxo horren erdiarekin balio izango lukeela hobeto ikasteko. Dena den ere aitortzen dut amaierarako utzi dudala, baina lasai ikasi dut. Bueno ba, zuen baimenarekin ohera noa artikuluaren akatsak birpasatu gabe. Gabon.


   El Pais egunkarian argitaratutako erreportaiaren izenburua Los nuevos reyes de internet da. Oso interesgarria iruditu zait, irakurri aurretik ez nekizkien gauza ugari ikasi ditudalako.    Hasteko gustatu egin zait Stewart Butterfield-ek (flickr-en sortazilea) egindako internautaren deskripzioa: gizon potoloa kantzontzilotan chateatzen dago, ligatzeko itxaropenekin. Hori zen 90eko hamarkadan zeukaten ikuspegia. Nabigatzailea hartzaile hutsa izango zela, besterik ez. Gaur egun, 100 milioi bideo eta 60 milioi blog daude sarean jada, nabigatzaileek ku...


Tim O'Reilly

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-03 13:11

    Izen xelebrea daukan irlandar honek Web 2.0 kontzeptua sortu zuen. Berria egunkariak berari Arabara etorritakoan egindako elkarrizketa irakurri dut.      Elkarrizketa irakurri ondoren Web 2.0-ri buruz gehiago ikasi dut. Banekien, berak dion bezala, aplikazio honek gizartea abiadura azkarrean alda dezakeela, baina baita ere gizartea beraren islada dela. Baina munduko gizarte guztia? Eta hirugarren mundua? Ez nintzen horretan erori. Bera baiezkorra da gai honi dagokionez, bere ustez tarte digitala ez da oso handia eta gutxi barru herrialde txir...


Spamak eta bakea

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-12-11 20:21

  Hor behean dagoen artikulua Aritz Gorroxategik idatzi zuen Diario Vasco egunkarian 2006ko azaroaren 24an. Esan beharra daukat kostatu zaidala ulertzea eta behin baino gehioagotan goitik bera irakurri behar izan dudala.     Azkenean ulertu dut nolatan spamaz hitz egiten hasi den eta bake erakundeetaz idazten amaitu duen. Artikulu hau irakurri eta gero bi konlusio argi atera ditut. Lehenengoa gure posta elektronikoan spamak jasotzeko ezer gutxi egin ahal dugula berriro ere ikusi dut. Bigarrena, datuak nori ematen dizkiogun jakitea ezinbestekoa dela eta horrek ez duela z...


Busturiarrok izenpean bildu dira 40 bizilagun, udaletxeari «etxebizitzen inguruan uneoro informatzea eskatuz». Busturiko bizilagun talde bat Busturiarrok izenpean bildu da, Presape auzoko etxebizitza sozialen eraikuntzaren atzerapena dela eta, udaletxean arrazoiak eskatzeko asmoz. Eta laster elkarte bat sortu gura dute euren eskubideak aldarrikatu ahal izateko. Aurreko astean Udaleko osoko bilera aprobetxatu zuten Busturiarrok taldekoek Udalari «Presapeko etxebizitzen inguruan uneoro informatzea» eskatuz. Izan ere, etxebizitza horien eraikuntzaren atzerapenaz kezkatuta daude herritarrak. O...


Literatura blogean

3
oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-11-05 20:38

       Irakurri izan dut AEBtako unibertistate batean historiako irakasle batek bere ikasleak liburu bat irakurtzeko beste "dimentsio" bat asmatu duela. Proiektu hau blog batean ikasleek beren iritziak plazaratzeko eta idazlearekin galderak partekatzeko aukera ematen du.     Interesgarria iruditzen zait, ikasleek irakurtzeko handycap bat gehiago daukate eta. Hortaz gain bloga irakurle gehiagok irakurri dezakete eta liburu horren erreferentziak izateko eta zalantzak aurkitzeko parada ematen du.     Hemen parekoa egitea euskararent...


Hezkuntza Top 10

pepi 1456152175005 Pepiblog | 2006-09-11 09:54

http://www.elkarrekin.org/jsp/publico/index.jsp Web baliagarri bat, berri eta link oso interesgarriakagertzen dira. http://www.ehu.es/ Unibertsitatearen web-a. Niretzat behintzat beharrezkoa. http://www.habe.euskadi.net/s23-5492/eu/ Haberen web-a. Hemen bi atal ikusi ahal ditugu, bat irakasleentzat eta beste bat ikasleentzat. http://www.hikhasi.com/ Aldizkari honen weban artikulu interesgarriak arurkitu ditzakegu eta eztabaidagune bat dago gure zalantzak argitzeko. http://www.aeknet.net/ Nola ez dut web hau jarriko? Zelako urteak pasa nituen euskaltegian.... http://www.ikastola.net Ik...


Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio berri bat lortu dute eta, azkenean, datorren urtean egingo dituzte lanak. Trafiko arazoak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatu asmoz, San Kristobal eta Altamira auzoetako sarbideetan biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu zuen bere garaian Udalak. Hasiera batean, urte honen bukaeran hasiko ziren errotonda egiteko obrak, baina azkenean, datorren urtera arte atzeratu dituzte lanak. Udal ordezkariek egiaztatu dutenaren arabera, biribilgunea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmena moldatu dute. 2005eko urrian eman zuten, hain ...