Urtero bezala, Olabide ikastolan, inauteriak!

olabide-news 1456151973773 Olabide news | 2009-03-10 10:20
1

Otsailak 20, ostirala, Olabide ikastolan lehen mailako ikasle guztiak mozorrotu egin ziren. Hau, tradizio bat da Olabiden, maila bakoitzak mozorro berdinez jantzi, eta dantza bat egin Jantokian. Oso ondo prestatzen dute, guztia ondo gerta dadin. Aulkiak jarri, mahiak kendu, Eszenatokia prestatu...

Onela jantzi ziren maila desberdineko ikasleak:

1. mailakoek, pailazoz jantzi ziren, eta oso ondo dantza egin zuten. Ondoren, 2. mailakoek Polinezioz mozorrotuta agertu ziren. Oso ondo mozorrotutk zeuden, egiazkoak zirela ematen zuen. Jarraian, 3. mailakoak txorimaloz jantzita igo ziren eszenatokira. “Mama Mia” abestiarekin dantza zuten, txapelarekin dantzatuz.4. mailakoak erromatarrez agertu ziren. Oso jantzi politak zeramaten, eta, erromatar jantziak zirela ematen zuen. 5. mailakoek dinosaurios mozorrotu ziren. Ikaragarriak ziren, eta eszenatokia berdez zegoen guztik. Oso dibertigarria izan zen.

Azkenik, 6. mailakoak gelditu ziren. Hauek, mutilak eta neskak, guztiak animatzailez jantzi ziren. Gona gorriarekin eta kamiseta edo bularretako zuriarekin zeuden. Eta nola ez ba, ponponiekin eskuetan zeuden.


Guztiak oso alai eta dibertigarriak egon ziren, urtero gertatzen den bezala.


2009-03-17 10:15 #1

INAUTERI EZINHOBEAK!!


Utzi iruzkina: