Deliciousen erabilera

neraba 1456151771104 neraba | 2009-03-25 18:23
1

Deliciousen erabilera

Kaixo!
Hemen nabil berriro ere, klasean bidalitako lan bat egiten. Oraingo honetan Delicious-i buruz idaztea tokatu zaigu.
Oso denbora gutxi noa orrialde hau edo zerbitzu hau erabiltzen, eta oraindik ez dut ondo menperatzen. Ikusi dudanez, zerbitzu honek gustuko dituzun web orrialdeak, artikuluak, etab.gordetzeko aukera ematen dizu. Duen erabilera oraindik ez dut oso argi, baina irakasleak erakutsi digunarekin, erabilgarria dela iruditzen zait. “Lagunak” izateko aukera ere ematen dizu, hau da, delicious programa duen norbait aukeratu dezakezu zure orrialdean azaltzeko eta bertara arazorik gabe iristeko. Etiketak ezartzeko aukera ere ematen dizu. Deliciousen botoiak edo tresnak ipinita, zure orrialde faboritoetara zuzenean joateko aukera ere badago. Laburbilduz, interneten harremanak mantentzeko eta orrialde batetik bestera eroso ibiltzeko eta besteekin trukatzeko zerbitzu egokia da.

Hala ere esan beharra daukat, ez zaidala batere erabil erraza iruditzen. Ziur nago denborarekin errazagoa izango dela bertan ibiltzea eta nabigatzea, baina oraingoz nahiko konplikatua iruditzen zait.

Besterik gabe, beste bat arte! delicious20-1

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-04-24 14:32 #1

Zergatik ez duzu egiten lotura bat del.icio.us-era? Bestalde, seguru nago erabili ahala, gero eta errazago egingo zaizula berau.<br>


Utzi iruzkina: