Bost blogen deskribapena

neraba 1456151771104 neraba | 2009-03-01 22:03
1

Aukeratutako bost blogetatik lehena, Sisifo Lez da. Blog hau oso interesgarria eta polita iruditu zait. Bertan zenbait poema azaltzen dira eta bakoitzarekin zerikusia duen argazkia bat ikus daiteke. Oso argazki artistikoak iruditzen zaizkit. Darabilen diseinua egokia dela uste dut, ez da kargatuegia eta argazkiek bizitasuna ematen diote.

Bigarren bloga, Gorbeialdea bertso kontutan da. Hemen Gorbeia inguruko bertso lehiaketa eta kontuen berri ematen da. Oso ondo osatutako bloga da, informazio asko azaltzen da bertan eta bertsolarien argazkiak ere azaltzen dira. Koloreak nahiko ondo erabiltzen dituela iruditzen zait, baina aukeran kolore gehiegi nahasten dituela iruditzen zait. Berdea eta naranja dira gehien nabarmentzen diren koloreak, eta horrek gazte itxura ematen dio blogari.

Zorrotza bloga da hurrengoa. Honetan Zorrotzan gertatzen denari buruz informatzen da. Hauteskundeak, jaiak, etab. Berriekin batera zenbait bideo ere aurki daitezke eta link desberdinak ere badaude. Eskuinaldean aurki daiteken propaganda guztia antzekoa da Euskal Herriaren independentzia bultzatzen duten mugimenduekin zerikusia dutenak.

Aukeratutako laugarren bloga, Piongiangeko ahotsa da. Blog honetan Ipar Koreako berriak azaltzen dira. Oso argazki gutxi azaltzen dira, eta koloreak nahiko tristeak dira blogari itxura formal bat emanez.

Azkenik Sanjuandegiko festa batzordea bloga aukeratu dut. Hemen Sanjuandegiko festen berri ematen da. 2008an sortu zen eta hauen helburua historian zehar jaiek izan duten bilakaeraren berri ematea da. Argazki eta kolore gutxi erabiltzen dituzte, eta ez zait diseinu oso aproposa iruditzen festei buruzko blog batean erabiltzeko.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 17:36 #1

Azalpen txukuna. Hala ere, non daude loturak? Blogaren izena azpimarratzea ez da lotura sortzea. <br>


Utzi iruzkina: