mokofin

Telebista edo interneta bisitatzen duen orok (surflari izan edo ez), azken aldian izan du Aizarnazabal aldean sartu den itsasaldi baten berri. Itsaskirria ez da ordea Irlanda inguruan ibili ohi diren borrasketako iñork sortua, lagunok, gizakiak sortu eta saldu ditu oraingoan uhinak (oraingoz saldu hobeto, sortu baino). Aspalditk zebilen inguruotan, olatu artifizial bat egiten ari zirenaren zurrumurrua. Batzuk zioten Getarian frogatua zutela “pitxipro*” batzuekin, beste batzuk sorbalda ingurura gerturatzen zen garaierako olatua zela, … Zalantzak baztertuz (edo gehituz), orain g...


Terry Fitzgerald

mokofin 1456151654253 mokofin | 2011-03-16 11:43

Albert Falzon-ek idatzia. Terry-k lantoki txiki bat zuen Brookvalen. Beno, ez zen lantoki bat, erdi erorian zegoen etxetxo bat zen, kanpokaldean komun bat zuena. Gauza oso penagarria, egia esan. Zelai erdian topa zenezakeen etxola baten antza handiagoa zuen, Sydney hiriko kanpokaldean kokatutako erresidentzia batena baino. Garai hartan ordea, horixe zen bizimo du “soul”-a edo askeari gerturatzeko izan zenezakeen aukera bakarrenetako bat, hiritik irten gabe. North Narrabeneko olatueta pasa zituen Terryk bere hastapenetako garaiak, eta udan iparreko itsasaldi handi...


Hutsunea, edo falta. Euskararen presentzia eza antzeman dut nire egunerokotasunean zatitxo bat izan ohi duen zerbaitean, eta horrek ixkina honetatik hutsune hori hitzez betetzera bultzatu nau. Surfaren munduari inguruotan gazteleraren kiratsa eta ingelesaren usaina dariola aspalditik, gauza jakina da. Euskaraz gauzatxo batzuk egin diren arren, gehiena erdaraz publikatu da, bai sarean eta baita paperean ere. Ez da izango ez, gure hondartzetan surfean aritzen den jendea falta delako!!! Sareko koadernotxo honetatik, saiatuko naiz gustuko ditudan kontuen inguruan euskaraz j...


mokofin 1456151654253

Kategoriak