Ikasturte hasiera eta Mintzakide Mendi Taldea

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-11-02 12:00

Azaroaren 9an hasiko da 2009-2010 ikasturtea. Momentuz iazko partaide kopurua berdintzea lortu dugu eta litekeena da partaidetza oraindik ere igotzea. Aste honetan zehar eginen ditugu taldeak eta zuekin guztiekin harremanetan jarriko gara.

Izena emateko fitxa HEMENDIK jaitsi.


Beste kontu bat Mintzakide Mendi Taldeak igande honetan, azaroak 8, Baztango Auza mendira eginen du ateraldia. Hitzordua betikoa:
Eguna: azaroak 8 igandea
Ordua: 08:15ean
Tokia: Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos)



Utzi iruzkina: