Mariren kobazuloa

Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleen bloga

Amaitu zaizkigu Gabonak. Bukatu dira jan-edan handiak. Pantagruel eta Gargantua izan gara, baina orain letxuga eta saldatxoa hartzea baino ez dugu nahi. Urte berria etorri zaigu, eta urte berriarekin batera asmo onak, desioak eta proposamenak egin dizkiogu geure buruari: erretzeari uztea, kirola egitea, soberako kiloak kentzea, aspaldiko lagunekin kontaktuan jartzea......Zuek zein asmo daukazue? Beste urte batzuetako asmoak dira? Noiz arte agoantatuko duzue?


Badatoz, etorri Gabonak! Ufff! Kokoteraino nago! Aspaldi daude turroiak dendetan, argiak ere piztu dituzte!Ez zaizkit batere gustatzen! Orain denok onak eta zoriontsuak izan behar gara!Zuei gustatzen zaizkizue? Olentzero ere kokoteraino dago!


Aspaldiko, lagunok! Hasi gara berriro ere blogarekin, eta oraingoan denon ahotan dabilen gai batekin gatoz: aurtengo liburu eta disko azokako kartelarekin.Berdintasunerako defentsoriak salaketa bat jaso du: Kartelak emakumeak marjinatzen dituela.Hauxe da kartelaZer daukazue esateko?Eman iritzia......


Gure berriketaldietako batean, Durangoko TAO sistema izan dugu hizpide eta hemen daukazue gure hausnarketa.   ALDE ONAK   ALDE TXARRAK ·         Ordaintzeko prest bagaude aparkatzeko lekua ziurtatuta daukagu. ·         Lanpostu berriak sortu dira. ·         Udalarentzat diru iturria da. ·         Aparkatzeko tokia egongo denez, kanpoko jende gehiago etorriko da erosketa...


Irakasleok eta idazkariak Aste Satuko oporrak baino lehen, Plateruenean bazkari ederra egin dugu. Hementxe gaude guapo-guapo Espero dugu denok asko deskantsatzea aste bi hauetan. Bueltan fresko eta ganoraz egoteko.Ondo pasa Aste Santua, eta ez ahaztu etxerako lanak!!!Apirilera arte!


Aste Santuren ateetan gaude! Denok oporrak behar ditugu, ezta? seguru gaude denok egingo duzuela zerbait: kanpora bidaiatu, amamaren herrira joan, eguneko txangoak, lagunekin bazkaldu, familia bisitatu, liburu bat irakurri...Denak dira plan onak. Eta ia plan guztietan argazki-kamera ere ez da faltako. Horregatik, gauzatxo bat eskatu nahi dizuegu, argazki zoragarri horiek bidaltzea guri eta kontatu non zaudeten, zer ari zateren egiten, norekin zaudeten,.....nahi duzuena!!Irakasleri eman bueltan, edo helbide honetara bidali: marirenkobazuloa@gmail.comGuk hementxe jarriko ditugu zuen argazkiak...


Ondo etorri!!!

15
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2008-03-03 18:36

Ondo etorri Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleen blogera!Hemendik aurrera hementxe izango dugu txoko bat gauzak kontatzeko, berriak jasotzeko, argazkiak ipintzeko, berriak jakiteko....a! eta iritziak, pentsamenduak, burutik pasatzen zaizuen edozein gauza. Hau librea da, askatasun osoz idaz daiteke.Animatu!Hasteko, galdera bat: Ondo iruditzen zaizu Kurutziagako gurutzea tokiz aldatzea?    Idatzi, idatzi azpian zuen komentarioak!