Oporretako argazkia

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2008-03-10 20:15
1

Aste Santuren ateetan gaude! Denok oporrak behar ditugu, ezta? seguru gaude denok egingo duzuela zerbait: kanpora bidaiatu, amamaren herrira joan, eguneko txangoak, lagunekin bazkaldu, familia bisitatu, liburu bat irakurri...
Denak dira plan onak. Eta ia plan guztietan argazki-kamera ere ez da faltako. Horregatik, gauzatxo bat eskatu nahi dizuegu, argazki zoragarri horiek bidaltzea guri eta kontatu non zaudeten, zer ari zateren egiten, norekin zaudeten,.....nahi duzuena!!
Irakasleri eman bueltan, edo helbide honetara bidali: marirenkobazuloa@gmail.com
Guk hementxe jarriko ditugu zuen argazkiak (eta komentarioak) denok ikusi ahal izateko. Animatu!!

mikel

mikel 2008-04-07 17:32 #1

Ni ez dut kamara eraman baina oso ondo pasatu naiz. <br>


Utzi iruzkina: