Estamentu zaharkitu bati

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-04-22 11:05

Lotsagarria da elizaren jokabidea. Azken finean erlijioa, barne izpiritualtasuna, zoriontasuna bilatu beharrean negozio hutsal bilakatzen ari da, mugimendu sektario bat azken finean. Aurrekoan zoritxarrez, lagun handi baten amaren ehorzketara joan behar izan nuen. Egindako hileta elizkizuna apaizen aldetik ez zitzaidan iruditu bere amak merezi zuen adinakoa. Biak sartzen zituzten behin eta berriz zaku berean, ama eta jesukristo. Barkatuko didazue erlijio katolikoan sinisten duzuenok baina nire ustez mila buelta ematen zizkion aste santuko aktore printzipalari. Bere bizitza askoz interesgarriagoa iruditzen zait baina beraiek orain 2008 urtetako kontuak errezitatzen jarraitzen zuten. Jesukristo bestela ere famatzen dute urtean hamaika aldiz, ez zen momentua berriz ere isotrio bera errepikatzeko.

Honetaz gain elizan egiten diren praktikak kritikatu nahiko nituzke ( saiatuko naiz kritika konstruktiborik ez egiten, ez baitute merezi nik laguntzea). Apaizen janzkera patetikoa iruditzen zait, gaur egunean gizartearengatik hurbilago dagoen zerbait bilatu beharko lukete. Gainera sistema patriarkalaren bultzatzaile handienak dira. Zergatik ez dago emakumezko apaizik edo Ama Santurik? Kontuan harturik beraien audientzia 60 urtetik gorakoa dela ( agian, gaztetxoak dira 60koak han zeudenak ikusita) ezin dute ariketa fisiko konstante batean eduki. Orain zutik jarri, gero eseri, ondoren belaunikatu eta bitartean aspaldian olioztatu gabeko gihar zaharrak sufritzen. Trote gehiegi bizitzaren zati handiena lanean jardun dutenentzako. Hala ere modernizazio bidean ikusi nituen estamentu zaharkituak, modernizaziora bidean kantuen liburuak altarearen alboko horman proiektaturiko diapositibengatik aldatu dituzte. Ez dago gaizki baina elizaren toki guztietatik ez da ikusten (lasai, nik ikusita ere ez nituen kantatuko).

Albokoari pakea eman eta gero, han pasatzen dute banan-bana poltsa madarikatua elizan zehar. Ez zitzaidan ondo iruditu eta banekien gertatuko zela. Ez da diru kopuruarengatik, printzipioengatik da. Denek bota behar izaten dute bestela gaizki begiratzen zaituzte. Zu lasai elizaren goiko partean galduta bazaude ere, kristoren gorputza banatzeko ez zaituzte bilatuko baina poltsan dirua botatzeko seguru baietz. Ez al dute ba apaizek pobrezia botoa onartzen eta bakoitzaren aberastasuna barruan dagoela predikatzen? Ez da oso koherentea elizaren jokaera. Diru gutxi duten pentsionistei hori egitea ere, bere entzule fidelenei.

Elizkizunak goia jaunaren azken afaria antzeztean jotzen duela esan genezake. Benetan patetikoa da han zeuden hiru apaizak barkillo pusketa bati nola begiratzen dioten, ume goseti batek ere bere aspitosari ez dio honela begiratzen. Ama birjina agertuko zaiela dirudi. Hau da kristoren gorputza dio apaiz nagusiak ondoko biek berdina ahoskatzen dutelarik. Zoratuta begiratzen diote, bere bizia horren menpe egongo balitz bezala. Ondoren ardoa hartu eta esaten dute, hau da kristoren mozkorra (barkatu, odola). Inguruko bi apaizekin litroak egin ondoren ez dute beste inorekin elkarbanatzen. Jesukristok arrain batzuk eta ogiarekin herri bazkaria egin zuenetik elizak ez du ezer elkarbanatu. Dena beretzat izanda. Ogiaren bila han joaten da kristoren ejertzitoa martxa solemne (militar izan daiteke) baten azpian. Ardiak artzainari segika nola joaten da jende andana kristo gorputzean sentitu asmoz.

Inguruan ditudan pertsona katolikoei zor diedan errespetuagatik ez dut jarraituko. Normala iruditzen zait gero eta jende gutxiago joatea elizetara. Ez dute ezer erakargarririk egiten. Laster apaizak ezkontza eta hileta elizkizunetan azalduko dira bakarrik. Elizak beste gauza batzutarako erabiliko dira. Ea noiz iristen den egun hori.


Utzi iruzkina: