Lubakietatik

Ez dago ezer tristeagorik tristea izatea baino, horregatik egiten det parre malkoak irtetzeraino

Komunikatu ala hil

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2011-03-15 18:23

Gero eta garbiago daukat komunikazioa dela mundua alda dezakeen tresna eraginkorrena. Gaur egun komunikazioa da tresnarik gutiziatuena. Aspalditik izan da laugarren botere bezala deitua. Komunikazioa menpean duenak historia du menpean. Lehen mailako informazioa duenak historia berridazten du nahierara. Vietnamgo gerraren karietara garbi geratu zen estatu batuetako gizarteak eginiko presio sozialagatik galdu zela, eta horretan garrantzitsua izan zen medioen ekarpena. Pertsiar golkoko gerran, jada aurreko esperientziatik ikasita, agintariek aukeratzen zuten zein informazio atera jendart...


Atzo albistegia ikusten ari nintzela, krisiaren izenean eginiko murrizketen  inguruan eginiko espainiar parlamentuko berria eman zuten. Justu antzean atera zutela aurrera sozialistek aurrera beraien neurri ekonomikoa, Zapatari kinka larrian dagoela… Baina nire barneko bonbila piztu zuena ez zen hori izan, berria ematerakoan datu interesgarri bat helarazi ziguten. Gaur ez du inork huts egin parlamentuko saiora. Hori ere albiste bezala eman zuten. Hau entzunda honako gogoetak egin nituen. Parlamentariek ez dutela beraien lana betetzen argi geratu zen. Besteok ( herri xeheak) lanera huts...


Eliza terapeutikoa

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2010-05-05 12:54

Jakina da, gazteok elizarekin ez dugula feeling askorik. Kontua da aste honetan berriz ere, zoritxarrez, eliza batean izatea egokitu zaidala. Mezetan sermoi eta jainkoaren goraipamenen aurrean, niri ere inspirazio zerutiarra etorri zitzaidan. Ez dakit zientifikoki frogatua dagoen baina eliza terapeutikoa dela iruditzen zait. Adinarekin etorri ohi diren zahartrosien aurkako erremediorik onena. Hasteko elizek askotan ez dute irisgarritasun egokirik. Ni egon nintzena behintzat aldapa ederra igota dago eta ondoren eskailerak igo behar dira. Hori bertara iristeko behar den paseoa kontutan h...


Zezena vs gizakia

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2010-04-26 10:56

Aspaldian eztabaida sortu du, beste hainbat konturen artean (nola gustatzen zaigun ados ez egotea) zezenketen kulturak. Nik zezenketaren alde edo kontra jarri beharrean, beste kontutxo bat plazaratu nahiko nuke. Egia esan askorik ez dut ulertzen baina galdera bat planteatu nahiko nuke. Aste honetan, zezenak izen handiko toreatzaile bat harrapatu du eta hasiera batean bere bizia ere arriskuan ikusi dute. Baina ez al dute goraipatzen gizona zezenaren aurrean jartzea? Ez al dira hain ausartak, hain abilak? Zezenaren aldeko aldarrikapen bat egin nahiko nuke. Zezen plazaren erdira ateratze...


Euskal Herriko kapitaletan ez dagoen unibertsitate batean ikasten dut. Ingeniari izateko nabil saiatzen baina egunero sutan bukatzen dut jendearen hitzen joan etorrian. Ia unibertsitate guztian euskaraz ematen dira klaseak, beraz denek dakite, gehiago ala gutxiago euskaraz. Testuinguruan kokatuta goazen mamira.Gazteok, ikasleok herriaren etorkizuntzat hartu izan gaituzte mendeetan barrena. Baina euskararen etorkizuna gure eskutan baldin badago, ez dut uste urrutira iritsiko denik. Agoniak luze iraungo du baina indarra ahultzen joango da, denbora aurrera joan ahala. Gutxi entzuten da euskara...


Bertsoaren festa

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2009-12-15 11:29

Abenduak 13 aspalditik seinalatua nuen gorriz nire egutegian. Bertso finala zen egun horretan Barakaldoko Bizkaia arena pabiloian. Lau urteko esperoaren ondoren bazetorren berriz ere  bertso olatua ezkerraldera. Eta egiari zor, Santa Luzia egunak ederki luzitu zuen. Goizeko 8:30tan genuen hitzordua autobusean hurbiltzeko BEC-a. Goizean, igande goiza zenez, erresaka aurpegiak ez ziren falta. Batzuk urduri, besteak pronostikoak egiten, despistaturen bat edo beste korrika autobusa ez galtzeko, gehienak korroan nebera eta motxilen inguruan. Autobusean batzuk lo eta beste gehienok ja...


Memoria elektronikoa

1
lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2009-11-12 17:39

Giza memoria gero eta gutxiago lantzen dugun ahalmen bat da. Buruan datuak, irudiak, izenak, aurpegiak gordetzeko ahalmena hain zuzen ere. Orain ordea, memoria hori beste memoria batez ordezkatu dugu, memoria elektronikoa deituko nioke nik. Garai hauetan informazio iturri handiena internet izaki, gure buruaren lantegi batzuk bertara esleitzen ditugu. Hor dago akatsa. Oraindik ere, zure garuneko izkina batean amaraunez betea dagoen informazio hori berreskuratzean datza memoria ona eta praktikatu beharreko zerbait da. Zoritxarrez, konfiantza osoa dugu interneten eta ez gara bat er...


Uda bukatu da

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2009-09-21 17:40

Gehienoi gustatzen zaigu uda. Agian eguraldiagatik, agian oporrengatik, agian festa gehienak garai honetan ospatzen direlako. Baina azkena ere berekin dakarte azken asteko euri jasek. Oraindik oparituko digu hondartzara joateko eguzki printzarik udazkenak, etorriko dira zubiak egun batzuk jai hartzeko, festak gehiago bilatu beharko dira baina aurkitzeko arazorik ez duzu izango.Baina udazkenak berarekin dakar errutina. Udan ere errutina egoten da baina zuk ezarria, zuk nahi duzulako. Kostako zait berriz ere erritmoa hartzea. Baina horrelakoa da bizitza. Zerbait nahi duenak zerbait egin behar...


Egun egokia izan daiteke honako hau publikatzeko. Gaur gertatuko da, jende asko diktadura ostetik itxaroten dagoen momentua. Aldaketa dator gobernura, euskal gobernura. Pozik dira batzuk, triste beste batzuk, beldurrez boterean zeudenak. Uste dut ahalmen berezia dugula euskaldunok. Ez gara gai batzeko baina gure euskaldun izaeraren aurka daudenak elkartzeko gai gara. Elkar ezinikusi izugarria duten bi partidu politiko elkartzeko gai gara. Eta gainera birritan. Nafarroan nahikoa ez eta erkidegoan ere berdina da panorama. Ea ikasten dugun helburu berdina dutenek elkar hartuta errezago egi...


Erosketetan

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-12-23 15:57

  Ez dut oso gustuko erosketak egitea, onartu beharra daukat. Baina gabonekin batera gure koadrilan ohitura eta tradizio errotua dugu lagun ikusezina egiteko. Hori dela eta kapitalera joan nintzen erosketen aholkulari bezela lagun handi bat hartuta.   Autobusez hurbildu ginen bertara. Nahikoa izan nuen gure errepideen bikaintasun eta gorentasunaz oroitzeko. Orain dela gutxi izandako luizi baten ondorioz itxita dago Getaria eta Zarautz besarkatzen dituen kostaldeko errepidea, hori dela eta Miatik (Meagas bezela ezagunagoa agian) joan behar izan genuen. Baina han ere obrengat...


lubakietatik 1456151129958

Lubakietatik

Blog berri hau sortzeko ideia, aspalditik nuen barne arra asetzeko asmoarekin zabaldu dut lau haizeetara. Bertan gehienbat iritzizko artikuluak aurkituko dituzue, aktualitatean puri-purian dauden gaien inguruan. Ez da sekula ahaztu behar, agian iritziak bakoitzaren pentsamoldeekin ez direla bat etorriko, baina beti dira aberasgarriak besteen iritziak. Aurkakoak ala aldekoak. Beti ere errespetua bidelagun hartuta.
Gerra garaian, babesleku egoki izan ziren beti lubakiak. Gaur egun ere manipulazio informatiboaren gerran gaude sartuta muturretaraino. Informazio horiek sahiestu nahirik, hemen arituko naiz lanean, informazio askea plazaratuz, aktualitatearen lubakietatik.