Animo!!

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-04-09 12:18

Askotan espero ez zenuen berria jasotzen duzu. Aspaldi ez nuen beraren berririk baina gertatua ikusita nahiago. Oraindik ezin dut sinetsi, haurtzaroko momentuak dakarzkit gogora, Larraulen pasatako egunak, zure marrazkiak ( ze marrazki, artelanak). Emakume handi bat joan da, nahiz eta gaur izan bere agurra, nire oroitzapenetan beti izango du lekutxoren bat.

Animo Torre!! Sentitzen diat gertatua. Lasai egon ekaitzaren ostean beti baitator barea. Iritsiko dituk egun hobeak. Nire doluminik sentituenak hiri eta familiari. Bere hutsunea ezingo duk bete baina saiatuko gaituk zauria pixkanaka bada ere ixten.

Gero arte Marije!


Utzi iruzkina: