Telegrama

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-02-23 14:02
2

Aupa. Agindutakoa baino apur bat beranduago baina banator. Ezer baino lehen, kontsulta ezazue Informazio-Dokumentazioa: ikasgaia abian postan Beñati (abizenik ez, mesedez) eman diodan erantzuna: hor argi geratzen da aurtengo ebaluazio sistema.

Horrez gain:

• Datorren ostegunean ez da eskolarik izango, Komunikaldiak direla eta. Komunikaldietara, ordea, derrigorrez joan bhar duzue. Astelehenean 14:00etan klasetik pasako naiz eta azalduko dizuet hori behar bezala.
• Ez ahaztu atzo ikusi/irakurri/entzun zenituztenak zuen portfolioan jasotzeaz. Ez ahaztu ikasgai honetan azterketa bera baino garrantzitsuago dela ikasturtean zeharreko lan jarraitua.
• Martxoaren 8rako egin taldeak eta aukeratu gaiak.
• Egun horretarako, halaber, ekarri kontratuak beteta.
• Martxoaren 8rako baita, Google-en bideoa ikusi zenutenek presta ezazue 30 minutuko eztabaida: talde bakoitzeko kide bakoitzak aldeko/kontrako arrazoi bana aipatu beharko du eta gero txanda librea zabalduko dugu.
• EITBra joan zinetenok, berriz, 30 minutuan ikusitakoaren berri eman beharko diezue besteei.
• Martxoaren 8rako baita, irakurri lehenengo egunean banaturiko testuak.
• Astelehen eguerdirako Google-i eta EITBko bisitari buruzko galderak egingo dizkiet beste posta batean beste bi pertsonari (erantzunak, martxoaren 6rako eskegi beranduen jota). Astelehenera arte, beraz, suspentsea...

Ondo-ondo pasa asteburua!

lara arruti

lara arruti 2007-02-24 12:06 #1

Egun on danoi!
Orain artean idatzitakoa irakurtzea ez da lan makala e! A ze lana egin dutena batzuk hemendik...

Beno, harira, nik mesedetxo bat eskatu nahi nizun, ikusita hurrengo galdera astelehenean botako duzula: klaseko gutxi batzuk ez dugu Internet eskura, nire kasuan, adibidez, asteburutan bakarrik dut, eta Infogeletatik pasatzeko ia denborarik ez. Beraz, asko eskatzea ez bada behintzat, eta ahal duzunean, eskertuko nizuke galderak asteburua baino lehenago egitea. Bestela, zeharo galduta ibiliko gara batzuk ezin jakin non zabiltzaten.

Besterik gabe, eskerrik asko aldez aurretik eta ondo pasa asteburua!

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-02-26 13:24 #2

Ederto. Iradokizuna jasota geratzen da. Aurrerantzean galderak astebururako beti zintzilik izango dituzue (ostiral eguerdirako, beraz).

Eta orain, adi honen ostean berehala eskegiko dudan hurrengo postari, hor joango dira eta aste honetako galderak.

Oraintxe arte, beraz

Utzi iruzkina: