Asteko galderak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-02-26 13:31
7

Kaixo berriro.

Bueno, saio bikoitz interesgarria izan genuen pasa den astean: batetik, Euskal Herriko hedabiderik indartsuenetako baten zentroetako batean (ETBren Iurretako zentroan) informazioa zelan katalogatu eta berreskuratzen den ikasteko bisita; bestetik, bideoa, ikasteko munduan gaur egun nagusi den informazio-bilatzaileak informazioa zelan sailkatzen duen eta bere irizpideak zeintzuk diren.

Bisitari ekingo diogu lehenengo, eta hurrengo postan, berriz, bideoari. Iurre Madinabeitiari botako dizkiogu lehenengo bisitari buruzko itaun batzuk (erantzunak, datorren asteko asteazken eguerdirako beranduen jota, bale?):

• Zertzuk 3 zerbitzu nagusi dauzkate ETBren Iurretako Dokumentazio eta Artxibo Departamentuan? Zer gordetzen dute euretako bakoitzean?
• Bideotekari dagokionez, zeintzuk euskarritan (zahar zein berriak) daude gordeta dokumentuak? Zein euskarri erabiltzen dute gehien gaur egun?
• 3 erreminta oinarrizkorekin lan egiten dutela esan zigun Jesus Anderez dokumentazioburuak: horietako lehena, katalogoen datu basea. Zein da erreminta honen funtsa? Zer informazio jasotzen du? Eurek sortua/garatua ala kanpotik erositakoa da?
• Anderezek aipaturiko bigarren erreminta datu base dokumentala da. Zertan bereizten da aurrekotik? Zein hizkuntzatan egiten dira bilaketak datu base horretan? Eurek sortua ala kanpotik erositakoa da?
• Hirugarren erreminta datu-zinten robotak direla esan zuen Anderezek. Digitalizazioarekin batera iritsitako erreminta da hau. Zer jauzi kualitatibo ekarri du berarekin?

Hori, 3 erreminta funtsezkoei dagokienez. Haatik, ez ziren hor amaitu dokumentazioburuaren azalpenak, beste gauza asko ere ikusi baikenuen. Esate baterako, Lara Arruti, azalduko diezu Iurretara joan ez zirenei zelan moldatzen diren tresna horien bidez informazioa bilatzeko? Adibidez, aurkezle jakin bati buruzko edo programa bati buruzko informazioa berreskuratzeko?

Horrez gain:

• Bilaketetan erabiltzen duten hizkuntza, kontrolatua ala kontrolik gabea da? Sinonimia eta enparauekin zer gertatzen da?
• Zein maiztasunez bisitatzen dute Vaya Semanita-koek (adibide bat jartzeagatik) dokumentazio-zerbitzua?
• Zer gertatzen da gisa horietako programekin edota zapping programekin? Zertan dira egile eskubideak barne zein kanpo produkzioari dagokienez?
• Material editatua ala editatu gabea gordetzen dute dokumentazio zerbitzuan? Zenbat bideo zinta dituzte orotara gordeta?
• Zertzuk aldaketa nagusi ekarri ditu digitalizazioak dokumentazio zerbitzura? Zer gertatzen da, adibidez, albistegiekin duela 2 urtetik hona?

Nahikoa gaurko, ezta?

Honen osteko postan beste lagun birentzako itaunak zintzilikatuko ditut Google-en bideoari buruz. Laster arte, beraz

Aholkularia

Aholkularia 2007-02-27 11:15 #1

Aholkua puntu erdia nahi dutenentzat

Aholkua: bota Izaro Iraetari loreak eta aipatu Dotakonen ezaugarri hezitzaileren bat.

Besterik ez,

Aholkularia

Iurre

Iurre 2007-02-28 10:28 #2

ETBn hemeroteka fonoteka eta bideoteka bisitatu genuen, eta bakoitzean zer egiteko dauden azaldu ziguten. Hemerotekan aldizkariak eta egunkariak gordetzen dituzte, eta orain digitalizazioaren kontuarekin, artikulu askok eskaneatu eta ordenagailuetan gordetzen dituzte.

Fonotekan estilo guztietako cd-ak dituzte, baita informatiboetan eta hainbat programetan entzun ditzakegun soinuak ere, binilo diskoak ere bazituzten, baina gaur egun ez dituztela erabiltzen esan ziguten, gainera horietako batzuk, remasterizatutak daudenak cd-tan ere dauzkatela esan ziguten, eta ez hori bakarrik, hainbat abesti eta soinu ordenagailuetan gordeta dauzkatela esan ziguten. Fonotekako lana burutzeko pertsona bakar bat dagoela esan ziguten baita ere.

Bideotekan (nagusiena) bideoak Beta formatuan dauzkate, azken urteetan ETBk edota ETBrentzat egindako programak daude, baita iragarki batzuk eta erositako pelikulak eta serieak ere. Hala ere, Betan dauden zinta horietako askok dagoeneko digitalizatuak daude eta beste askok ere digitalizatzeko zain daude.

Egun, informatiboak adibidez zuzenean digitalen grabatzen dituzte eta hauen moduan, publizitatea ere zuenean ordenagailutik botatzen dute, programak ordea, analogikoan grabatu eta gordetzen dira oraindik. Beraz gaur egun EITBk digitalen eta analogikoan egiten du lana, trantsizio garraia bizi dira EITBkoek. Oraindik asko falta da sistema osoa digitalean funtzionatzeko nahiz eta orain dela 2 urte hasi zirela lan egiteko modua aldatzen.

Katalogoaren datu basearen bitartez bideo guztien informazio “fisikoa jakin daiteke, hau da, bideoaren zenbaki kodea, non aurkitu dezakegu… Honi esker bideo guztiak non dauden jakin daiteke, norbaitek dauzkan, Donostiara (Miramon) bidali badira edo bideotekan dauden jakin daiteke. Base datu hau, beraiek, ETBkoek sortutakoa da.

Datu base dokumentala ordea, erositakoa da, Oracle datu base sistemarekin egina dago eta 3 datu base dira, generoetan bananduta, bestela ezinezkoa izango zelako bideo guztien informazioa gestionatu. Datu base dokumentala, aurrekoa baino informazio gehiago ematen digu, dokumentalean adibidez bideoaren laburpen txiki bat, egileei eta aurkezleei buruzko informazioa, eta bideoaren iraupena zein den ere jakin dezakegu. Katalogoaren datu basearen hobekuntza da, informazio gehiago ematen digu. Datu base honetan (dokumentala) gaztelaniaz egiten dira bilaketak baina esan zuenez, lanean ari dira bilaketak euskaraz ere egin ahal izateko.

2007-02-28 19:24 #3

lara arruti

lara arruti 2007-03-01 13:07 #4

Benetan uste duzu egun hartatik hainbeste galdera atera daitezkeela? Egingo dut ba saiakeratxo bat… A! Aholku bat ETBkoentzat: ‘aire-egokitua’ ez da horren garestia, euskaldun guztiok ordainduko dugu, baina zorabio gehiago ez! Zer izan zen hori? Ene…

Ala ba:

Zelan moldatzen dira tresna horien bidez informazioa bilatzeko? Adibidez, aurkezle jakin bati buruzko edo programa bati buruzko informazioa berreskuratzeko?

Sistemaren arabera, erabiltzaile guztiek ezagutzen dituzten hainbat ezaugarri ezartzen dira, kontraesanik edo arazorik gerta ez dadin. Izaro Iraetak egindako programak bilatu nahi baditugu, ahal bezain eremu (campo) gehien bete behar dira. Eremu horiek hauek dira: izenburua, data, lekua, eta horrelakoak. Zenbat eta gehiago zehaztu, orduan eta errazagoa izango da topaketa, alegia. Eremu bakarra ezagutzen badugu (Izaro Iraeta izan zela aurkezlea, esaterako), aukerak murrizten joan beharko dugu. Zerrenda luzea azalduko zaigu, eta sailkapena egin beharko dugu: norekin, noiz, non… Bideoek duten informazioa minimoa da: bideo berrietan sekuentziaka egiten dira azalpenak, baina zaharretan ez.

Bilaketetan erabiltzen duten hizkuntza, kontrolatua ala kontrolik gabea da? Sinonimia eta enparauekin zer gertatzen da?

Ez dut oso ondo ulertzen galdera hau, baina saiatuko naiz ahal dudana egiten.

Hizkuntza gaztelania da. Ez dute euskararik erabiltzen. Orain sistema berri bat martxan jarri omen dute: sistema horren bitartez euren tresnak euskaratu nahi dituzte. Ispilua izango balitz bezala (ea ondo azaltzen dudan): datu basearen kopia izango litzateke, automatikoki euskaratzen duena. Horrela, ez dute zertan ordu pila pasa behar den-dena euskaraz egiteko.

ETBn pluralean idazten dituzte lekuak eta antzekoak; adibidez: panadería erabili beharrean, panaderías bilatuko da, eta horrela azalduko zaizkigu etiketa hori daramaten dokumentu guztiak.

Termino orokorrak nahi baditugu, Tesauroarekin aritu beharko gara: autocar bilatu ordez, transportes bilatuko genuke. Tesauroak arbolatxo bat marrazten duelako: termino globaletik konkretuetara.

Sinonimoak aurrez konfiguratuta baldin badaude, sistemak identifikatzen ditu. Adibidez, datu basean autocar eta autobus sinonimoak direla zehaztu badugu, horietako bat bilatzean, bi hitzekin lotuta dauden dokumentuak zerrendatuko zaizkigu.

Zein maiztasunez bisitatzen dute Vaya Semanita-koek (adibide bat jartzeagatik) dokumentazio-zerbitzua?

Dakigun bezala, Vaya Semanita eta antzeko programek egiten dituzten erreportajeetan hainbat bideo azaltzen dira nahastuta. Hori lortzeko ordu asko behar izateaz gain, bideo pila behar da. Egunero joaten dira programa horietako langileak dokumentu eske. Etengabean behar dituzte bideoak eta 20 baino gehiago eskatzen dituzte egunean (garrantzitsua da gidoia prestatzea, erotu nahi ez badugu, behintzat).

Zer gertatzen da gisa horietako programekin edota zapping programekin? Zertan dira egile eskubideak barne zein kanpo produkzioari dagokienez?

Horrenbeste bideo erabiltzen dituzten bideoek mugak dituzte kanpo ekoizpenetan, nahiz eta guri ez iruditu. Barne ekoizpenetan ez dago arazorik, ETB bada jabe, nahi adina erabiliko ditu dokumentuak, zeinek debekatuko dio ba?

Kanpo produkzioetan, bideo eta produkzio bakoitzeko, ezin dute 10 segundu baino gehiago erakutsi. ETBk filmen egile eskubideak erosten dituenean, behin emititzeko baimena du, ez gehiago. Film hori berriz ere bota nahi badu, egile eskubideak berriz ordaindu beharko lituzke. Sekulako negozioa omen dago egile eskubideen eta tokiko telebisten atzean, baina ez gara horretaz arituko. Kontua da, nahiz eta zappingeko programek edo Vaya semanitakoek bideo horiek emititu nahi, legea errespetatu behar duela: 10 segunduko zita, asko jota.

Material editatua ala editatu gabea gordetzen dute dokumentazio zerbitzuan? Zenbat bideo zinta dituzte orotara gordeta?

Materiala editatua da gordetzen dute; hau da, dokumentu edo bideo bakoitzeko VHS bat behar balute, sekulako espazio fisikoa izango litzateke beharrezkoa. Horregatik, hainbat dokumentu sartzen dira Betacam zinta batean, leku gutxiago okupa dezaten. Oker ez banabil, Betacam bakoitzak bazuen 3 VHS gordetzeko adina leku.

Beste ediziorik ez da egiten, programa emititu bezalaxe gordetzen da. Edizioak egingo ditu bideoa behar duenak, baina ekoizpen propioa izango litzateke, ETBk dokumentu originalak gordetzen ditu.

Zenbat bideo zinta? Ezingo nuke zehaztu, baina zenbakiak zero asko zituela seguru, eta aho zabalik geratu ginela denok ere bai. 100.000 baino gehiago. Iurretako ETBk egindako ekoizpen propio guztiak gordetzen dira bertan (gehienak informatiboak); beraz, egin kontu.

Zertzuk aldaketa nagusi ekarri ditu digitalizazioak dokumentazio zerbitzura? Zer gertatzen da, adibidez, albistegiekin duela 2 urtetik hona?

Digitalizazioak sekulako diru-irteera dakar, Jesusek argi utzi zuen bezalaxe: dokumentu guztiak digitalizatu nahi badira, langile asko kontratatu beharko lirateke urtetan. Aldaketak espazio fisiko aldetik dira nabarmenenak: hainbat balda eduki beharrean, zerbitzari potenteak behar dira. Horrek lanean aritzekoan erraztasunak ere baditu, zerbitzari batean gordeta beti ditugu dokumentuak “eskura”. Beti da ona biziberritzea. Arazoa zenbait formaturekin dator: hainbat zinta, marka berdineko aparatuetan bakarrik ikus daitezke. Esate baterako, Sony zinta Sony irakurle batekin bakarrik ikusiko dugu. Beraz, informatibo zahar guztiak digitalizatu nahi baditugu, hau da, ordenagailura pasa nahi baditugu, formatu bakoitzeko aparatu bat beharko genuke, eta makina horiek ez dira batere merkeak.

Ez dakit dena ondo azaldu dudan, seguru hutsuneren bat edo beste geratu zaidala, baina dokumentazio-buruaren motibazioak nirea zapuztu zuen, a zer abilidadea besteak aspertzeko! Harrigarria! (mikro bat oparituko diogu Jesusi?)

Egia esan, ETBk, beste behin, ez ninduen batere gustura utzi. Beti dituzte asmo polit asko eta berritzaileak eta ez dakit zer… baina bertara joan, eta betiko gauza bera… Aurtengoan behintzat, koaderno eta boligrafo praktiko batzuk ekarri ditugu bueltan!

zorabiatuta

zorabiatuta 2007-03-02 18:10 #5

hori hori!! "aire egokitua" ORAIN!!!

zorabio gehiagorik ez!!!!!

aitor zuberogoitia

aitor zuberogoitia 2007-03-06 13:22 #6

Eppur si muove...

... alegia, badatozela erantzunak apurka-apurka...

Interesgarriak Lara eta Iurreren ekarpenak (eta baita Zuriñerenak ere, batik bat momentu hura bertatik bertara bizi izan genuenontzat). Bihar eguerdirako izango duzue feed-backa eskegita.

Dotakon eta Izaro Iraetari buruz, zer esan... Ez nuen Dotakon ikusten, Arturo erregea baizik (bata zein bestea, hemen ikusgai; nostalgikoek, berriz, bisita ezazue orri hau), baina komunikatzaile(gai) askoren seriotasun faltarena kontu jakina da... Ez dut ukatuko, hori bai, Izaro Iraeta atsegin dudanik (bai begi bistako arrazoiengatik, bai pertsona modura ere jator askoa delako).

Bihar arte, beraz.

aitor zuberogoitia

aitor zuberogoitia 2007-03-07 23:48 #7

Kaixo guztioi. Tira, zuzen ibili zarete oro har. Zorionak bai Iurre bai Larari, beraz.

Iurreri dagokionez, esplizituki esan ez baduzu ere, argi utzi duzu 3 zerbitzu nagusi dauzkatela ETBren Iurretako Dokumentazio eta Artxibo departamentuan: hemeroteka, bideoteka eta fonoteka.  Ondo azaldu duzu eurei buruzko guztia. Azken helburua da, euren erabiltzaileen gidan ageri den moduan, euskarri dokumentala eskaintzea (hots, irudiak/audioa/informazioa) barneko erabiltzaileei zein kanpoko erabiltzaile baimenduei. Funtsei dagokienez, bertan biltzen dira etxean zein kanpoan ekoiztutako emisio saioak, albistegien eta kirol-saioen editaien konpaktazioak, jatorrizko grabazioak (masterrak), nazioarteko agentzietako eta FORTAko (Espainiako kate autonomikoen elkartea) materiala, emisioaren kopia juridikoa  eta material historikoa, erositakoa edo lagatakoa.

Katalogoen datu baseari buruzkoak ere ondo azaldu dituzu. Datu base dokumentalari dagokionez, kontua da horrelako datu baseetan dokumentalista ez dela mugatzen dokumentuaren deskribapen fisikora (bideoaren zenbaki kodea, kokapena etab.): haren edukiari buruzko informazioa ere sartzen du, eta laburpenak baliatzen ditu horretarako.

Azkenik, ez duzu azaldu hirugarren erremintak (datu-zinten robotak) ekarritako jauzi kualitatiboa zertan datzan: kontua da orain arte euskarriak gordetzea (alegia, zintak eurak) zela lehentasun dokumentazio zerbitzuetan, eta ez horrenbeste edukiak berreskuratzea. Aro digitalean, ordea, gauzak aldatu egin dira: euskarri fisikoan (zintetan) baino, ordenagailu barnean gordetzen dute informazio, datu-zintetan; hau da, fitxategiak orain gordetzen direla errazago ikusteko eta transferitzeko moduko formatu digitaletan. Ondorioz, dokumentalistek orain ez dute joan behar bideo zinta fisikoaren bila digitalizaturiko informazio jakin bat berreskuratu behar dutenean, ordenagailuko datu basetik bertatik berreskura dezaketelako. Ondo esana duzuen moduan, dena dela, oraingoz EITBn material ugari (gehiena) bideo zintetan gordetzen segitzen dute, baina duela bi urte albistegiak digitalean gordetzeari ekin zioten.

Larari dagokionez, oro har ondo erantzun duzu guztia. Bilaketetan erabiltzen duten hizkuntza kontrolatua ala kontrolik gabea den galdetzerakoan, ikusarazi gura nizuen dokumentazio zentroetan oro har beti hizkuntza dokumentalak (hizkuntza kontrolatuak, beraz) erabiltzen dituztela; hau da, edukien laburpenak eta egiterakoan, gauzei ez dietela deitzen bakoitzean modu batean. Beti termino berak erabiltzen dituzte gauzak izendatzeko, modu horretan informazioaren bilaketa errazteko eta anbiguotasunak saihesteko. Larak hor aipatu dituen tesauroak, adibidez (aurrerago azalduko ditugu), hori baino ez dira: dokumentuen sailkapenean erabilitako termino normalizatuen zerrenda alfabetikoak.

Egile eskubideei gagozkiela, artxiboko irudiak erabiltzeko mugak daude, bai: produktorearen eskubideen edota copyrightaren jabearen arabera. Ondo diozun moduan, barne produkzioko produktuekin ez dago arazorik; kanpo produkzioko produktuei dagokienez, Anderezek esan zigun 10 edo 15 segunduko korteak sar daitezkeela, aipu-eskubidearen barruan sartzen delako hori, baina gehitu zuen eremu irristakorra dela, sarritan korte luzeagoak ere baliatzen dituelako jendeak. Egin kontu, era berean, pertsonen irudiak kontu handiz erabili behar direla, batez ere irudiok jatorriz grabaturiko testuingurutik kanpo eman nahi badira eta albiste eta egoera negatiboekin zerikusia badaukate (gaixotasunak, drogamenpekotasuna, alkoholemia, istripuak...).

Ñabardura bat ere bai. Anderezek esan zuen material editatua zein editatu gabekoa gordetzen dutela: 140.000 bideo zinta inguru.

Bueno, oso ondo. Ikusten duzuen moduan, denon artean bagoaz koadroa apurka-apurka osatzen. Segi horrela!

Utzi iruzkina: