larrazkena

Barak al do

larrazkena 1456150842569 larrazkena | 2009-12-08 12:19

Bidea eginez joan da, eta hasiera batean hain urrun zegoen Abenduaren 13a ere, hurbilduz ari da. Estresantea behar du azken aste honek zortzikotearentzat,tartean gainera,  Durangokoarekikoak ere, egin behar direnean. Dauden zortziak (ez dauden batzuk ere,noski ) gai dira ohore handiz txapela jazteko. Egun bakarrekoa da finala, golaverageak zer esanik ez du, edo bai, baina hori soilik epaileen esku dago. Aurtengoan ere badut nire gustoko kandidatua. Beste zazpiei inolako meriturik kendu gabe, eta are gutxiago orain arteko txapeldun handiaren dohaiak gutxietsi  nahian, Maialen ...


GAURKOA

larrazkena 1456150842569 larrazkena | 2009-11-30 14:51

GAURKOA Hasiera duen orok bukaera berarekin darama. Zerbait bukatzeko arrazoiak, zerbait hasteko adina daudenak, edo gehiago izan daitezke.Baina nork, noiz, nola, zergatik, zertarako eta antzeko galderei erantzunez edo sinpleki  nahi dudalako erantzunez, batzuetan gu,geroni gara zerbaiti  abiada edo hasera emateko prest  gaudenak, inork ezertara behartu gabe,nahi dugulako,besterik barik.  "He Toro" esan eta hementxe nago.Ez dakit zeren plazan, ez dakit zeren eta zeinen aurrean, guztiz ezezaguna egiten zaidan eremuan, baina hemen nago. Egia esan, ez dakit z...