La Demenzia

Denon jakintzan dago Hilabete honetan Guatemalan gertatutakoa: Rodrigo Rosenberg abokatua hil zuten sikario batzuk. Pare bat egun ostean berak grabatutako bideo bat kaleratu zen, bertan presidentea, Álvaro Colom, eta bere laguntzaileei akusatzen du hilketaz. Rodrigo Rosenberg gobernuko inork ikusi nahi ez zuen informazioa zeukan, eta horregatik hil zuten.Informazioa ateratzean, Guatemalako Gobernuaren erreakzioa ezin izan da zikinagoa. Presidentzia utziko ez duela argi utzi eta gero (inkulpatuetatik inork ez dago kartzelan), Twitter sare sozialan mezu bat jartzeagatik pertsona bat atxilotua...


Tagzania

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-19 13:52

Kurtso hasiera honetan etxeaz aldatzeko beharra eduki nuen. Bilbokoa naiz baina Eskoriatzan ematen dut astea unibertsitatera joan ahal izateko tagzaniapaste


Google Calendar

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-17 14:03

Gmailekoek e-mail zerbitzari hoberena izateko bidean daude, eta ez da eskaintzen duten posta zerbitzuagatik baizik eta opatzen dituen zerbitzu ezberdinengatik. Gaur Google Calendars zerbitzuari tokatu zaio. Egutegi honek gure bizitza askoz errazago egiteko xedea dauka, eta funtzio nagusia abisuak dira. Egutegi bat sortu ta edozein abisu mota edukitzeko eta lagunekin partekatzeko aukera ematen dizu. Ingelesez dagoen bideo honetan oso ondo ikusten dugu Google Calendars-en funtzioak.


Zuzeu

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-12 15:20

Web 2.0-ko klasean Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa-ren hitzaldia jaso genuen eta ZuZeu webgunea aurkeztu ziguten. Albistari digital honetan zerbitzu ezberdin eta oso interesgarriak aurkitzen ditugu. Adierazi zutenez, komunikazioen garapenarekin oso lotuta dagoen ataria da hau, eta horrela antzematen da webgunea bisitatzerakoan. Beraien orrian jasotzen dutenaren arabera: "Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan". Gainera irabazi asmo gabeko ekimena dela diote eta hori benetan miresgarria da. Orduan badaki...


Kazetari Multimedia

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-12 14:45

Orain dela gutxi Iban Arantzabal, Goienako arduradunaren bisita jaso genuen klasean, kazetari multimedia zer den eta nolakoa den ogibidea hau apur bat azaltzeko. Oso egokia iruditzen zait Goienako arduradun bat ekartzea, alboan daukagun mundu honetako adibide argi bat delako, eta batez ere eredu eskuragarri bat delako. Goiena kooperatiba bat da, eta telebistaz aparte hedabide ezberdinetan eskaintzen du informazioa. Irratia, webgunea edo egunkaria, Debagoieneko biztanleek daukaten aukera ezinhobea da beren herriko berri garrantzitsuenak jakiteko. Kazetari multimedia probetxagarri bat iza...


Urte bat pasatu da myspace-a sortu genuenetik. Inoiz ez diogu garrantzi handirik eman, pentsatzen dugulako kontzertuetan erakutsi behar dugula gure potentziala. Baina egia da modu oso erraz bat dela gure abestiak besteekin konpartitzeko eta honegatik grabazio estudiotik irten eta myspace xume bat egin genuen, batez ere funtzio hau betetzeko. Ez diogu denbora asko eskeintzen, baina denborarekin itxura askoz hobe bat hartuz joan da, eta bertan eskeini ditugu abestietaz aparte bideoak, irudiak, lagunen komentarioak...Momentuz eroso gabiltza plataforma honekin, eta ez dugu intrusismo askorik ...


Delicious

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-04-03 14:21

Delicious markadoreak gestinatzeko tresna garrantzitsuena bilakatu da. Honekin gustoko ditugun prentsa albisteak gure profilean jarri ahal ditugu. Gainera beste lagunekin konpartitzeko aukera ematen du, eta baitere zure profila publiko izateko aukera. Okasio honetan ez dira izan Google.ekoek zerbitzua eskaintzen dutenak baizik eta Yahoo!-koek, nahiz eta 2005n erosi behar izatea. Zerbitzua 2003garren urtean jarri zen martxan. Zure ingelesa ondo agudizatzen baduzu, ondo ulertuko duzu zertaz hitz egiten ari garen bideo honetan


Zazpiak Bat Taldea

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-04-01 18:34

Gaur, Athletic-eko Zazpiak Bat taldeari buruzko aurkezpen bat eskeiniko dizuet, Google Docs-en egindakoa.


Hemen eskeintzen dizuet Fidel Nadal-en azkenengo bideoklipa: "International Love" abestiarena, diskari izena ematen diona. Artista argentindarra 2008ko amaieran kaleratu zuen azkenengo diska hau eta orain 2009an kaleratu berri du "Crucial Cuts" errekopilatorioa. Besterik gabe, gozatu ezazue guztiok beste kontinenteko reggae zoragarri honekin!! Bless!! Bere abestiak, kontzertuak eta azkenengo berriak aurkitu ditzakezue Fidel Nadal-en myspace ofizialean.


Pasa den urteko amaieran gertaera tamalgarri bat gertatu zen Durangon. Neska batek telefono mugikorra galdu ta pare bat egunetan bere herriko jende guztiak bere bideoak zeuzkaten. Bideo hauetan neskari masturbatzen ikusten zaio eta nahitaez gertaera honek eragin handia izango du beragan, bere bizitza osorako.Batzuen maltxurkeriagatik horrelako gauzak gertatzea oso txarto iruditzen zait, batez ere neska aldez aurretik ezagutzen zutelako. Hala ere, nik ez nuke horrelako bideoak galdu daitekeen sakelako telefonoan gordeko, baina hau ez da aitzakia gertakizunak justifikatzeko. Besteon jokaera o...