Erreportari Gaztea Saria, prestaketa lanak

kazetaritzatailerra 1456150378535 Kazetaritza tailerra Andoainen | 2010-03-11 13:30

Andoainen Kazetaritza tailerra martxan dagoen bitartean, Erreportari Gaztea Sarirako lanak aurkezteko ikastaro txikia jasotzen ari dira DBHko 4.mailako ikasleak. Zeregin horretan Aiurriko Jon Ander Ubeda ari da. Aurreko astean Aita Larramendi Ikastolan aritu zen, aste honetan La Salle Berrozpe ikastetxean ari da eta hurrengoan Leizaran ikastetxean arituko da.
Aurtengoan gainera berrikuntza nagusia dago: Lanak aurkezteko eta saritzeko egutegia aurreratu egin da. Udaberrian aurkeztu beharko dira erreportajeak, eta aurkeztutako horien guztien artetik onenak sarituko dira ikasturtearen amaieran. Animo, gazteok! Has zaitezte ideiak lantzen.


Utzi iruzkina: