MARTXOAK 23/24 LANAREKIN HASI

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:24

Lehenengo egunean gure lana egiteko enpresa bilatzen hasi ginen. Asko ziren geneuzkan posibilitateak, irratiak, telebistak, egunkariak, baina nire taldeak eta nik, argi geneukan lehengo momentutik; zinema ekoiztetxe bat. Lehen momentutik Irusoin  ekoiztetxea aukeratu genuen, bigarren egunean, informazioa biltzen hasi ginen. Bagenekien, eta irakasleek horrela esan ziguten lana planteatu zuten egunean, ekoiztetxe baten inguruan informazio gutxi aurkituko genuela eta lana egiteko arazoak edukiko genituela. Ez zitzaigun inporta. Zinema maite dugu, eta zinemaren inguruan irakurri eta ikasi nahi dugu lan honetan.

Zinema betidanik maite izan dut. Zineman ikusten dut nire burua etorkizun batean. Horregatik iaz Errealizazioko goi mailako gradu bat ikasi nuen. Eta horregatik nago Mondragon Unibertsitatean. Zinema ikasteko. Eta benetan, plazer bat da konturatzea nire ikaskideek zinema ni bezala maitatzen dutela.

Hau da bi egun hauetan ikasi dudana. Klaseko batzuei zazpigarren artea elkartzen gaituela. Zinemak bultzatu gaitu Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastera, eta zinemak elkartuko gaituela, zeinek daki, agian etorkizunean proiekturen bat aurrera eramateko.


Utzi iruzkina: