Nire gauzak eta ni

IKO ikaslea Mondragoneko Unibertsitatean.

OSTEGUNA 20

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-09-27 01:11

-RIOKO OLINPIADAK ETA GENERO BAZTERKERIA Rioko olinpiadetan, genero bazterketa hiru modutan eman zen: Sexismo linguistikoa, ikusezintasuna eta estereotipoak. Sexismo linguistikoaren ildotik, hedabideek (batez ere Marca eta bezalako kirol aldizkariak) horrelako astakeriak txertatu zituzten haien artikuluetan: “la futbolista mas sexi”, “despampanante”, “ no solamente es bonita, tambien…” Sexismo linguistikoa hitzekin ematen dena da. Nahiz eta prezio sozialagatik “La lista de buenorras internacionales de Rio” titularra “la lista d...


ASTEARTEA 18

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-09-27 00:39

  -ETIKA ETA MORALA: Etika eta morala bi kontzeptu desberdinak dira. Batetik, etikak, pertsonaren printzipioei erantzuten dio, bestetik, moralak, gizarte talde baten printzipioetan hitz egiten du. Beraz, etikak gure pentsatzeko era eta gure balioak definituko ditu. Gizabanako bakoitzaren ona eta txarraren pertzepzioa izango da. Aldiz, moralak, gizabanako talde baten jokaeran funtzionatuko du. Gizarte jakin batean bizi diren pertsonen arteko portaerak arautuko ditu. Nire eta zure etika desberdina izan daiteke, baina gizarte talde berdinean gaudenenez, gure morala berdina izango da. ...


Guri Juego de Tronos eta irudien eta soinuen grabaketen kasua tokatu zitzaigun. Taldekoek kasua ezagutzen genuen; honek informazioa bilatzeko momentuan asko lagundu zitzaigun. Filmaketa egunetan ateratako artikuluak errepasatu genituen, eta horietatik Baleike webgunean publikatutakoak atentzioa deitu ziguten. Artikulu hauek oso modu kritikoan interpretatzen zuten Juego de Tronosekin egon zen (haien hitzetan) “orgia mediatikoa”. Baleikeko hiru  artikuluak abiapuntu, lanari jarraitu genion. Eitb eta El Correo izan ziren filmaketaren argazki eta bideo gehien publikatu zituzten...


Irakasleak deontologiako lehenengo klasean beharrezkoa zen lehengo galdera bota zuen: Zer da deontologia? Batzuk morala aipatu zuten, beste batzuk legeekin zerikusia zuela esan zuten… argi geratu zitzaigun deontologiak ez zuela hortzekin zerikusirik... Kontzeptu eta suposaketa asko, baina erantzun konkreturik ez. Nik beste galdera batekin definituko nuke deontologia: Zer egin eta zer ez du egin behar kazetari batek? Bigarren galdera honi erantzutean kode deontologikoak definitzen hasten gara.   Nork erabakitzen du zer egin behar duen kazetari batek? Nola erabakintzen da? Kazet...


1 ARTIKULUA http://www.elcorreo.com/bizkaia/condenado-anos-varios-20170925122317-nt.html Gaur bertan argitaratu du El Correok hurrengo titularra duen berria: “Condenado a ocho años de cárcel por un salvaje intento de asesinato a una mujer en Basauri” Ez dakit kasu honetan “salvaje” adjektiboaren erabilera egokia denik, izan ere, erailketa saiakera basatia izan zela deskribatzeak ez du ekarpenik egiten, morboa baino. Harago joanda, “El hombre la golpeó con una porra de madera, también la apuñaló, trató de a...


Iratzargailuaren soinua. Ohetik lasai lasai altxa eta mugikorrean ordua begiratu. Hamarrak. Kaka zaharra.  Lo geratu nintzen. Berandu klasera. Nire ikaskideekin hitz egiten egon nintzen klasean egindakoaz. Oso debate interesgarria zabaldu zela esan zidaten, pena bat, debateak asko gustatzen zaizkit. Debateak asko gustatzen zaizkidalako nire ikaskideekin hasi nintzen nazionalismoaren inguruan hitz egiten. Bi nazionalismo mota bereizten ditut: alde batetik, nazio sentimendu eskuindarra, eta bestetik, nazionalismoa talde sentimendu ezkertiar bezala. Laburtuz, eskuineko eta ezkerreko nazi...


Gehienek toki hedabideei buruz egin dute haien lana. Goiena,…. denak daukate komunean hasiera oso gogorrak izan zutela. Baina aldaketen bitartez gutxinaka eboluzionatzen joan dira. Aipatzekoa da TeleBilbao edo besteek dituzten ezdakitzenbat ikusleen zergatia, erderazko edukia eskeintzen dutelako; baina noski, finantziazio pertsonalek ematen diete dirua, askok ez dakite euskaraz, nola biziraun finantziaziorik gabe? Zeri eman garrantzia, euskerari edo existitzeari? Izan edo ez izan, hor dago koxka. Azkenik, komentatzea Eginen kasua. Estatu demokratiko batean horrelako zapalkuntzak ona...


Internetaren sorrerarekin batera, postmodernismoa deritzogun ideologia garatu zen. Modernismoarekin alderatuz, postmodernismoa modernitate likido bezala definitu dezakegu; kultura, politika, etika,. mugimenduan daude, ez dira modernismoak aipatzen zituen egi absolutuak existitzen, kontzeptuak aldakorrak dira; klasean hainbestetan aipatu zen harritik, area izatera pasatu gara. Testuinguru hiper-teknologizatu honetan dena doa azkar, bai teknologia bai sozietatearen eboluzioa. Eboluzioa. Teknologiarekin batera eboluzionatzen gara. Internet-ek eboluzio hori mila bider azkartu zuen. Gaur egun k...


La ola filma jarri ziguten gai hau jorratzeko. Hainbeste maite dudan zinema alemaniarra. Pelikula hau ikusi eta gero sortu behar zen debatea sortu zen klasean. Pelikula hau askotan ikusi dut, beti pertsona desberdinekin, eta gehien gustatzen zaidana filma amaitu eta gero edukitzen ditugun elkarrizketak dira. Klaseko debatean gauza askotaz hitz egin genuen. Totalitarismoak, demokrazia, talde bateko partaide sentitzea,. Baina atentzioa gehien piztu zidana adierazpen askatasunaz egin genuen gogoeta izan zen. Noiz hasi eta noiz amaitzen da adierazpen askatasuna? Besteen askatasuna urratzen dug...


Iñaki Gomezi egin genion elkarrizketa. Donostiara mugitu ginen bertan dagoen Irusoineko egoitzan hitzordua geneukalako. Behin elkarrizketa egin eta gero, eta oraindik edukia garatu gabe geneukanean, nire sentsazioa izan zen Euskal Herriko zinema oso egoera latzean dagoela. Argi dago eboluzio bat egon dela, baina oraindik asko dago egiteke. Nik zineman egin nahi dut lan etorkizun batean, beraz, honek zuzenki eragiten dit. Nork daki, agian aurtego Ikus-entzunezko ikasleok izango gara euskal zinema mundu mapan jarriko dugunak. Ala ez.