ASTEAZKENA 19

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-09-26 23:39

Guri Juego de Tronos eta irudien eta soinuen grabaketen kasua tokatu zitzaigun. Taldekoek kasua ezagutzen genuen; honek informazioa bilatzeko momentuan asko lagundu zitzaigun. Filmaketa egunetan ateratako artikuluak errepasatu genituen, eta horietatik Baleike webgunean publikatutakoak atentzioa deitu ziguten. Artikulu hauek oso modu kritikoan interpretatzen zuten Juego de Tronosekin egon zen (haien hitzetan) “orgia mediatikoa”. Baleikeko hiru  artikuluak abiapuntu, lanari jarraitu genion. Eitb eta El Correo izan ziren filmaketaren argazki eta bideo gehien publikatu zituztenak, beraz haietan enfokatu ginen. Alde batetik, egun  horietako argazki eta bideoak analizatu genituen eta bestetik irudien eta soinuen erabilerari buruz hedabide bakoitzeko estilo liburuak zer esaten zuen irakurri genuen. Beraz, gure informazio iturri garrantzitsuenak hedabide desberdinetako estilo liburuak izan dira, eta kazetaritzaren etikaren inguruko pare bat liburu.

Aurkezpena egiteko ahalik eta eramangarrien saiatu ginen egiten. Aurkezpenaren zati astunetan bideoak eta irudiak sartu genituen erritmo eroso bat mantentzeko asmoz. Pare bat txiste sartzen ere saiatu ginen (nahiz eta oso, oso, baina oso txarrak izan). Behin lana eginda, bakoitzak bere zatia entsaiatu zuen. Aurkezpenaren egunean goizez bildu ginen pare bat entsegu jeneral egiteko. Entsegu orokor hauetan proiekzioak, bideoak eta soinuak aurkezpenaren tonuarekin funtzionatzen zutela egiaztatu genuen. Bestetik, aurkezpenean zehar gure posizioak eta mugimenduak zehaztatu genituen.


ALBISTEA

https://okdiario.com/espana/2017/09/19/estos-malnacidos-rien-leucemia-persona-1333219

 

Gaur ere tokatzen zaie OKdiarioko lagunei.

Horrelako titularra bota dute gaur: “Estos son los malnacidos que se rien de la leucemia de una persona”.

Lehenik eta behin esatea, artikuluan ematen diren argumentuak testuingurutik aterata daudela.

Titular honetan atentzioa deitu didana “malnacidos” hitzaren erabilera da.

Printzipioz, informazioa objektiboa izan behar da, eta adjektibo kalifikatzaile honekin ez dute objektibitatetik hitz egiten. Bestetik, titular batean irainak erabiltzea ez zait deontologikoki oso profesionala iruditzen.

 

ARANBARRIREN BERTSIO OFIZIALAK DIO

 

Artikulu honekin poliziaren bertsio ofizialak kakotzen artean jartzen ditu Aranbarrik.

Kazetari batek informazio zuhurra erabili behar du artikulu bat idazteko, eta zein informazio izango da poliziak berak emandakoa baino zuhurrago? Ba ez. Kazetariaren betebeharra informazioa ahalik eta gehien egiaztatzea da.

Kontu handiz hartu beharko du kazetariak, beraz, poliziaren bertsio ofizialak, izan ere, askotan generalizazioan eta aurreiritzietan jauzten baita. Aranbarrik kasu batean oinarritzen da artikulua idazteko, baina nik bere artikuluari hasiera emateko erabiltzen dituen lerroekin geratuko nintzateke: Bertsio ofizialak dio mutilak, eskuak estekatuta, Bidasoara jauzi egin, eta igeri, ihes egin duela.


Utzi iruzkina: