ASTEARTEA 18

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-09-27 00:39

 

-ETIKA ETA MORALA:

Etika eta morala bi kontzeptu desberdinak dira. Batetik, etikak, pertsonaren printzipioei erantzuten dio, bestetik, moralak, gizarte talde baten printzipioetan hitz egiten du.

Beraz, etikak gure pentsatzeko era eta gure balioak definituko ditu. Gizabanako bakoitzaren ona eta txarraren pertzepzioa izango da. Aldiz, moralak, gizabanako talde baten jokaeran funtzionatuko du. Gizarte jakin batean bizi diren pertsonen arteko portaerak arautuko ditu.

Nire eta zure etika desberdina izan daiteke, baina gizarte talde berdinean gaudenenez, gure morala berdina izango da.

 

-DEONTOLOGIA

Edozein lanbidetan jarraitu beharreko araudi morala da. Izan ere, gizartearen segmentu bati aplikatzen zaio, lanbide berdina konpartitzen duten pertsona multzoei. Gure arloa komunikazioa denez, guk Ikus-entzunezko Komunikazioak jarraitu behar dituen lege moral edo deontologikoak jarraituko ditugu.

Bitxikeria bezala, “kazetaritzaren deontologia kodea” 1933. urtean definitu zen.

 

-PRENTSA KONTSEILUA

Prentsa kontseilu baten eginbeharrekoa hurrengoa da: Hedabideak deontologikoki analizatu. Oso garrantzitsua iruditzen zaizkit prentsa kontseiluak. Prentsak lege moralak errespetatzeko ahaleginak egiten dituen talde independente bat ezinbestekoa iruditzen zait eduki eta informazio osasuntsua zabaltzeko

 

-IKUS-ENTZUNEZKOEN KONTSEILUA

Aurrekoak bezala, hauek edukia ikuspuntu deontologiko batetik analizatuko dute, baina ikus-entzunezkoetan. Telebistako eta zinemako edukiak eta publizitateak lege moralak edo deontologikoak errespetatzeko erakunde independenteak izango dira. Kuriosoa da baina Espainian ez dago mota honetako kontseilurik.

 

-OPARIAK EDO SOBORNOAK

Hedabide desberdinetako kode deontologikoek ez dute argi usten opariei edo sobornoei nola egin behar zaien aurre. Nahiko lege anbiguoak dauzkate.

Ezin da bidai bat onartu kasu edo prentsa aurreko batera joateko, baina kasu konkretu batzuetan bai…

 

-OBJEKTIBOTASUNA

Kazetariek informazioaren eta sozietatearen arteko zubiak dira. Ikus-entzule, irakurle,... informazio kontsumitzaileekiko duen erantzukizuna oso altua da. Kazetariak informazio guztiz objektiboa eman beharko du bere lanean. Informazio guztia kontrastatuta egon behako da eta iturriak fidagarriak izan behako dira.

Argi dago objektibotasun absolutua ez dela existitzen, baina ahalik eta objektiboen izaten saiatu beharko gara.

 

-IRUDIAK ETA INFORMAZIOA ESKURATZEKO BALIABIDEAK

Off the Record teknika gutxitan erabiltzen da. Izan ere, pertsona anonimo eta ez ofizialki emandako informazioa ezin izango dugulako publikatu, ezin delako berifikatu.

Kamera ezkutuari dagokionez, azken errekurtso bezala bakarrik erabili beharko genuke.

 

-ADINGABEAK

Adingabe baten irudiak publikatu baino lehen BAIMENA eskatu beharko zaio bere guraso edo tutore legalei. Baimena eskatzeko posibilitaterik ez egotekotan, adingabea ANONIMATUAN aurkeztuko da, hau da, aurpegia PIXELATUZ eta bere IZENIK EZ EMANEZ.

 

-ERRUGABETASUN PRESUNTZIOA

Kazetariak ez du inoiz inor epaituko. Tribunalek ez badute sententzia zuhurrik egin prentsak ezin izango du inor delitu baten egile edo susmagarri bezala definituko. Beraz kontu handiz ibili beharko gara erabiltzen dugun hizkuntzarekin.

Erdaraz esaten den moduan: Todo el mundo es inocente haste que se demuestre lo contrario.

 

-SUIZIDIOA ETA ISTRIPUA

Suizidioen kontua oso gai gorabeheratsua da. Suizidioaz hitz egiteak Wether efektua sorrarazi dezake. Wikipediaren arabera: “Werther efektua suizidio baten berria zabaltzean suizidioak ugaltzearen fenomeno soziologikoari deritzo.” Beraz, bakarrik pertsonaia publikoen suizidioetaz informatzen saiatu beharko gara, eta noski, irudi odoltsu eta eduki morbosoak guztiz saihestuz.

 

-INTIMITATEA ETA OHOREA

Pertsonak guztiak errespetuz eta ohorez tratatu beharko dira. Murtur-sartzeak saihestu beharko dira.

 

-KAZETARITZA ETA MEZUA

Kazetariak sozietatearekin daukan erantzukizuna gordetzeko, informazioa bilatu eta kontrastatu egin beharko du, giza eskubideak errespetatu beharko ditu eta hizkuntza zuzenean komunikatu beharko da. Mezu informatibo eta objektibo bat bilatuko du.

Guztiz debekatuta dago mezua eta publizitatea nahastea.

 

IÑIGO ARANBARRIREN “MAURICE RAVELEK NI AL KAEDA NAIZ ALDARRI ZUEN EGUNA

 

Aranbarrik hipokresiari egiten dio kritika idatzi honetan. Tolerantziaz mozorrotako arrazakeriaz hitz egiten du. Multikulturalak? bai, baina herria gurutze katolikoz jantziko dugu. Bere hitzetan “zonceretako erregeak biluzirik daudela oihukatzeko gogo beroak hartzen nau”. Arrazakeriaren inguruan dagoen hipokresia hau ebidentzian jartzeko, kasu batzuk aztertzen ditu Aranbarrik.

 

“Siriarrak sutan, Mahomagatik”. Titular honetaz hitz egiten du. Oso okertuta dauden bi kontzeptu identifikatu ditzaket titularretik. Batetik “mahoma” hitza erabiltzen du ISIS taldeaz hitz egiteko. Islama terrorismoarekin eta biolentziarekin identifikatzen ditu titularrak.

Eta bestetik, Siriako guda ISISen erruagatik hasi zen? hala europar batasuneko hainbat herriek (Espainia barne) Estatu Batuekin Sirira inbaditu zuten? Eta ISIS ez al da aurreko “lehen munduko” herriek Siria ezegonkortzeko armatu zuen talde bat?

 

Hone hemen Aranbarrik aipatutako beste titular bat, euskal hedabide batetik aterata: “Donibane Lohizunen jaiotako gizonezko baten epaiketa hasiko da gaur AEBetan, Irailaren 11ko atentatuengatik”

Badirudi “Euskadik” ez duela “yihadeko terrorista” batekin erlaziorik eduki nahi. Beraz, “Euskadin jaiotako gizonezko baten….”  jarri ezean, bere jaiotza herria erabili dute. Harago joanda, berri hau ez zen egunkariko “Euskal Herria” sailean agertu, “mundua” sailean baizik.

 

Beraz, arrazakeria oraindik existitzen da hedabideetan. Arrazakeria eta hipokresia.

 

ALBISTEA

 

https://okdiario.com/espana/2017/09/17/sala-acogido-acto-golpista-madrid-recibio-dinero-publico-del-ayuntamiento-cultura-1329706

 

Zera publikatzen zuten gaur OKdiariokoek: “La sala que ha acogido el acto golpista en Madrid recivio dinero publico del ayuntamiento de cultura”

“Teatro de Barrio” antzerkiak Kataluniaren independentzia prosezuarekin elkartasuna erakutsi zuen pasa den igandean. Eta noski, kulturaren inguruan haritzen direnez, subentzioak jaso dituzte Madrilgo gobernutik.

Atentzioa deitzen didana zera da,  Okdiariokoek “Kataluniarekin elkartasuna” jarri beharrean “acto golpista” hitzak erabiltzea.

Argi dago titular hau ez dela objektiboa eta ideologia oso markatu baten testuinguruan dagoela, eta hori ezin da onartu hedabide baten aldetik. Gainera, “acto golpista” kontzeptua erabiltzeak gorrotoa sorrarazi dezake.


Utzi iruzkina: