Pornografia

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-04-16 11:25

Zuetako batzuk pentsatuko zenuten, gaizto halakoak, helbide “interesgarri”ren batzuk emango nizkizuela izenburu honekin. Ba ez. Aita Sainduari buruz hitzegingo dugu.
Ez nuen asmorik honetaz hitz egiteko baina, beti bezala, egunkariak irakurtzeko daukadan ohitura konpultsiboak nakar orri zurira. Banengoen ba ni komunean, eskusuen irakurtzen baita ondoen egunkaria, (*) eta berri batek haginka egin dit. Honela zioen:

“No se puede culpar al Papa de las muertes por SIDA en Africa”

Eta ulertuko duzuenez, horrelako berri batek haginka egiten duenean min egiten du, eta garbitu ezean zornetu ere egin liteke.
Ea ulertu dudan. Errua ezin bazaio bota soineko zuri luzez jazten den gizon hari, norena da errua? Erantzuna ezin da beste bat izan: afrikarrena eurena. Ba ez, majoak, hori ez da horrela. Gona jantzi eta odola edateaz aparte, Jesu Kristoren ondorengoa zarela badiozu ardura bat daukazu. Aita eta gainera Saindua zarela sinistuta dauden milioika pertsonarengana nagusi moduan bazoaz, kondoia erabiliz gero infernuarekin mehatxatuz ardura bat daukazu, motel. Eta aurrera ateratzeko modurik ez duenari datozen seme-alaba guztiak edukitzeko esaten badiozu, jakinda gehienak gosez hilko zaizkiola, arazo bat daukazu, txo: kabroi hutsa zara.
Beraz, eta quod erat demostrandum errua Aita Sainduaren da. Jon Pol-ena izan da eta hurrengoarena izango da. Amen.

Ba ez neukan honetaz hitzegiteko asmorik, ezpada azken aldi honetan Vatikanotik eskaini diguten espektakulo pornografiko-nekrofilikoaz, baina beste egun baterako utziko dugu.

Bufff! Nahiko mitineroa atera zait gaur begitantziño hau, ezta?



(*) Gaurkoan DEIA irakurtzen egon naiz baia, zin dagizuet, komunean irakurtzeko onena El Mundo da. Lagundu egiten du.


Utzi iruzkina: