Nire euskara

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2016-01-16 20:04

Nire euskara 
ez da txantxangorri ahul bat,
ez da birus kutsagarri bat,
ez da iratxo txibato bat.

Nire euskarari
aspaldi irten zitzaizkion
ileak barrabiletan.

Puzkerrak eta korrokadak
botatzen ditu nire euskarak.
Eta garagardoa, tabakoa eta Anari 
gustatzen zaizkio
askan jatea baino gehiago.

Nire euskara
euskara normala da
eta ez du mea culparik.


Buzzin' in my head: Nire euskaltasuna


Utzi iruzkina: