Iraultza Chikia

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-03-11 21:03



Demokraziaren festa ospatu berri da Espainian. Ez, ez dira parlamenturako hauteskundeak izan, Eurovisión izeneko musika lehiaketa <ironic> garrantzitsuan <ironic/>  espainiarrak nork ordezkatuko dituen erabakitzeko. Demokraziaren jai horretan, Rodolfo Chiquilicuatre delako bat aukeratu zuten milaka parte hartzaileren bozek. Chiki-chiki izeneko abestia (sic) eramango du Rodolfo honek Belgradon burutuko den lehiara. Horraino dena ondo, dena normal. Baina, hara non, kanta horretan Zapatero, Rajoy, Hugo Chavez eta ¿Podqué no te callaz? ospetsua aipatzen dira eta TVEk aldatu egingo ditu hitzak.

Lagun batek diost Chiquilicuatreren alde bozkatu zutenek protesta egingo dutela jatorrizko letra alda ez dezaten, iraultza chiki baten antzekoa antolatuko dela espainierazko Internetesferan. Euro bat ezetz, esan diot nik. Onartu egin dit apustua.

Sinetsita nago irabaziko dudala, izan ere jadanik ia ezinezkoa da lehengo letra aurkitzea Interneten. Letra berria baino ez dago eta iraultza zantzurik, chikia bada ere, bat ere ez.





Oharra: Beste hau ere aukera zezaketen...



Eguneraketa (08-3-14) ezinbesteko bezain garrantzitsua:

Esta nueva versión un poco más larga (2' 52") que incluye, además, algunos párrafos en inglés ("El Chiki Chiki is a Reaggetton..."), con referencias a algunos de los personajes españoles más reconocidos internacionalmente como Pau Gasol, Fernando Alonso, Javier Bardem o Antonio Banderas.

Se eliminan las referencias a Hugo Chávez aunque se mantiene "Y Juan Carlos le dice ¿por qué no te callas?"






Utzi iruzkina: