Ez dizut entzun nahi

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-05-16 20:52



Ez dizut entzun nahi

  • Garraio publikoa eskasa eta garestia dela
  • Zure herriko kiroldegia txiki geratu dela
  • Udal Musika Eskolan ikasle kopurua mugatua dutela
  • Zure seme-alabek eskolako jantokian gero eta txarrago jaten dutela
  • Euskaltegia gero eta garestiagoa dela

Ez dizut entzun ere egin nahi

  • Zure lanean zortziren lekuan lau zaudetela eta ondorioz lanez itota zabiltzatela
  • Zure ardura diren senide nagusiak edo gaixoak zaintzeko laguntzak eskasak, urriak, ezdeusak direla eta, heltzekotan, berandu -dramatikoki berandu- heltzen direla.

Ez dizut horrelakorik entzun nahi baldin eta -berriro ere- eskuinari -honi, horri, hari edo besteari, berdin da- ematen badiozu botua.

Orain duzu aukera. Orain eman diezaiokezu boza ezkerrari. Nahi duzunari.

Jakina, nahi duzuna egin dezakezu. Baina ez etorri gero nigana zotinka, ez dizut entzun nahi.





Utzi iruzkina: