Demagogic moment

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-10-03 19:38



Horra hor goian Berriak gaur dakarren argazkia. Berau erabili dut umeei gaurko eklipsea zelakoa izan den azaltzeko. Atzo argazki klitxe zahar batzuk pilatu eta “betaurreko” bereziak prestatu genituen jolasketa ordua aprobetxatuz eguzkiak eskeiniko zigun ikuskizunari begiratzeko. Orain dela uda batzuetako eklipseari begiratzeko erabili genituenen antzekoak. Poz-pozik eraman dituzte umeek eskolara betaurreko bereziak (neuk ere eraman ditut batzuk lanera). Baina, lagunok, nik bakarrik erabili ahal izan ditut, umeei ez baitiete utzi eklipserik ikusten. Are gehiago, ez diete kalera ere irteten utzi, eskola barruan eduki dituzte. Iazko neguko elurteetan eskola barruan eduki zituzten jolastokira irten gabe, edurraz jolastu gabe. Demagogiko samarra irudi lezake, badakit, baina: Zertarako demontre bidaltzen ditugu umeak eskolara?



Utzi iruzkina: