Begira sorlekuari

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-29 15:54

Zertan da neure herria, dio Super Ordorikak abesti honetan. Irakurri bitartean entzun dezakezu.

Begira diezaiogun bada, ez Superren herriari ezpada neureari, ia 30.000 biztanle.

Neure herrian:

  • Ez dago alde zaharrik. Etxe zahar guztiak, Udaletxea, Eskola eta Udaltzainen etxea salbu, eraitsi egin zituzten eraikin garaiak, erosoak, garestiak eta berriak egiteko.
  • Ez dago ezki zaharrik, abestian bezala; are gehiago, zuhaitz zaharrik ere ez dago, etxeak egiteko bota zituzten zuhaitz edadetuak. Hori bai, zaharrak bota ondoren zuhaitz berri txikiak landatu zituzten. Eta jakin ezazue txiki jarraituko dutela egiten dizkieten inausketa beldurgarriak direla eta. Inauste garaian badatoz arbolazainak, motozerra (*) piztu... eta esango nuke zuhaitzak eurak ere ikusi ditudala dar-dar beldurraren beldurrez. Ondorioa: zuhaitz txiki kikilduak. Nola haziko dira, ba, motozerraren prespektiba horrekin?
  • Ez dago errekarik (Ibai Zabala dago, baina). Herriaren erditik pasatzen ziren errekasto eta erretenak lurperatu egin zituzten gainean kaleak, garajeak eta etxeak eraikitzeko.
Eta abar, eta abar, eta abar... “ Oi aurrerabidean

Hainbat gauza bazterrera bota.

Kaltzadak, zuhaitzak, etxeak,

Neure bidean zeudenak.”
Bihotz begiekin


Utzi iruzkina: