Aita izateaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-09-24 17:51



Miles Davis-ek hemeretzi urte inguru izango zituen orduan, 1945 urtean. East St Louis-eko familia beltz aberats batekoa izanik New Yorkera bidali zuten gurasoek Juilliard musika eskola ospetsuan ikastera. Gauez, baina, 52. kaleko tabernazuloetan ibiltzen zen orduko puntako jazzlariak entzuten eta, aukerarik txikiena bazegoen, haiekin jotzen. Egun batean erabakia hartu zuen. Hemeretzi urterekin. Bere autobiografian kontatzen du:

Nik esan nion: "Entzun aita. Zerbait gertatzen ari da New Yorken. Musika aldatzen ari da, estiloak ere bai, eta nik parte hartu nahi dut horretan Bird eta Diz-ekin. Beraz, Juilliard-a utzi egingo dudala esatera natorkizu. Zurien gauzak baino ez dizkidate irakasten eta niri ez zait hori interesatzen."
"Ados -esan zidan berak-. Zertan zabiltzan dakizun bitartean onartu egiten dut baina, egiten duzuna egiten duzula ere, egin ezazu ondo.
Gero, inoiz ahaztu ez dudan zerbait esan zidan: "Miles, entzuten duzu hor kanpoan kantuan ari den txori hori? Mockingbird-a da. Ez du berezko kanturik, besteena kopiatu besterik ez du egiten. Eta zuk ez zenuke hori egin nahi. Zu zeu izango zara, zure-zeure kantua izango duzu. Horretan datza dena. Hortaz, izan zaitez zu zeu, ez zaitez beste bat izan. Badakizu zer egin behar duzun eta zentzunduna zarela uste dut. Eta ez arduratu diruaz, zeurea ez daukazun bitartean neuk bidaliko dizut-eta"

Jakingo ahal dugu gauza bera egiten unea heltzen denean!

Eta, jakingo dugu unea heldu dela? Edo -hitz joko bat eginez- umea heldu dela?





Utzi iruzkina: